Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
861

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena diru laguntzak banatzen dituena, 2014-2015 ikasturtean Prestakuntza Iragankor Integratuko Programak garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan, mankomunitateetan edo horiek sortutako erakundeetan eta erakunde pribatuetan 2013-2014 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eman eta programa horiek finantzatzeko hezkuntza-hitzarmenik lortu ez zutenetan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014 irailaren 24ko Aginduak (urriaren 6ko EHAA) 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzen deialdia egiten du, Prestakuntza Iragankor Integratuko Programak garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan, mankomunitateetan edo horiek sortutako erakundeetan eta erakunde pribatuetan 2013-2014 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eman eta programa horiek finantzatzeko hezkuntza-hitzarmenik lortu ez zutenetan.

Dagozkion eskari-espedienteak aztertuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatuta dauden ikastetxeei diru-laguntzak ematea, kasu bakoitzean zehazten den talde-kopururako eta bertan adierazten diren kopuruen arabera.

2. artikulua.– Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 30koa izango da, eta aipatu irailaren 24ko Aginduaren hamaikagarren oinarriko 1. paragrafoan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 60koa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da, agindu horren hamaikagarren oinarriko 10. eta 11. paragrafoek arautzen dutena bete ondoren. Hirugarren ordainketa, azkenik, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, aipatutako aginduaren hamabigarren oinarrian datorren dokumentazioa aurkeztu ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala