Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
859

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, 2013ko Prointer nazioartekotze-programaren barruan Makwild, S.L. enpresari baldintzak ez betetzeagatik irekitako espedientea ebazten duena (48-Af-G-2013-0202).

Makwild, S.L. enpresari diru-laguntza bat eman zitzaion Prointer nazioartekotze-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean. Espediente hura aztertuta, honako espediente hau ireki da.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdia eman zen argitara 2013ko ekitaldirako. Agindu horren bidez, Prointer nazioartekotze-programa garatzen da, enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko laguntza-programa.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotzeko zuzendariak, 2013ko abenduaren 30ean, Makwild, SLri 3.324,81 euroko laguntza emateko ebazpena eman zuen, kanpo-sustapeneko jarduerak eta ekintzak burutu zitzan nazioartekotze-planaren barruan. Ebazpen horretan ezartzen zen, era berean, esleitutako diru-laguntzaren % 25 ordainduko zela, emandako laguntza onartutakoan edo, kasua bada, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduko 27.1 artikuluan zehaztutako 15 eguneko epea igarotakoan (agindu horren bitartez, Prointer nazioartekotze-programa garatzen da).

Hirugarrena.– 2014ko otsailaren 28an, hau da, diruz lagundutako ekintzak justifikatzeko epearen azken egunean, Makwild, S.L. enpresak aurkeztu gabe zituen, Bizkaiko Lurralde Bulegoan, diru-laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa egiteko beharrezkoak ziren ziurtagiriak.

Laugarrena.– Jasotako dokumentazio guztia aztertuta, ikusi da enpresak ez duela justifikatu % 25eko aurrerakina (831,20 eurokoa), ebazpena onartutakoan jaso zuena.

Bosgarrena.– 2014ko uztailaren 24an, ez-betetze espedientea ireki zitzaion Makwild, S.L. enpresari.

Seigarrena.– Alegazioak aurkezteko epea igarota, Makwild, SLk ez du aurkeztu espediente honen ebazpena ekarri duten gertakarien aurkako alegaziorik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Nazioartekotzeko zuzendariaren eskumena da baldintzak ez betetzeagatiko espedientea hastea, hala ezarrita baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 25.3 artikuluan (agindu horren bidez, enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko ekintzak laguntzeko Prointer nazioartekotze-programa garatzen da).

Bigarrena.– Prointer programa garatzen duen Aginduaren 23.1 artikuluak honako hau ezartzen du:

«Diru-laguntza pagatzeko, Nazioartekotzeko zuzendariaren administrazio-ebazpen beharko da, eta bi ordainketan egingo da: emandako diru-laguntzaren % 25 laguntza onartzen denean edo, hala dagokionean, agindu honen 27.1 artikuluan ezarritako hamabost eguneko epea igarotakoan, eta gainerako % 75a lagundutako ekintzak egiteko izandako gastuak egiteko justifikazioaren ondoren ordainduko da».

Hirugarrena.– Prointer programa arautzen duen Aginduaren 23.5 artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako dokumentu guztiak egiaztatu ondoren egingo da bigarren ordainketa. Halaber, ordainketa egiten den egunean, agindu horren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da aipatutako egiaztatzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan edo agindu hori ordeztuko duen araudian ezarritako kasuetan. Urriaren 7ko Aginduak exijitzen duenez, diru-laguntza ematea erabakitzen den ekitaldiaren ondorengo beste ekitaldiren batean ordainketaren bat egin behar bada, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira diru-laguntza ematea erabaki denetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatu beharko du onuradunak, ondorengo ekitaldietako lehenengo ordainketa-proposamenak egin aurretik.

Laugarrena.– agindu beraren 25. artikuluaren arabera, enpresa onuradunak ez baditu betetzen ez Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan xedatutakoa, ez eta agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerakoetan ezarritako betebeharrak eta, hala badagokio, ebazpenean ezarriko diren baldintzak ere, organo eskudunak ez-betetzeagatiko txostena egingo du, eta interesdunaren arrazoiak entzungo ditu. Jarraian, ebazpena emango du, eta, han, onuradunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, baita jasotako laguntzak eta legezko interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta alde batera utzi gabe egokitzat jotzen diren gainerako ekintzak. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

Bosgarrena.– Makwild, SL.k aurkeztutako justifikazio-agiriak aztertuta, egiaztatuta geratu da ez direla bete diru-laguntza jasotzeko ezarritako betebeharrak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deklaratzen da Makwild, S.L. enpresak ez dituela bete Prointer programaren araudian ezarritako baldintzak, ez baititu diru-laguntzaren xede diren ekintza guztiak justifikatu horretarako emandako epean. Prointer programaren bidez, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko laguntzak ematen dira.

Bigarrena.– Deklaratzen da, halaber, enpresa horrek behar ez bezala jasotako 831,20 euroko zenbatekoa itzuli beharra duela 2 hilabeteko epean. Hartara, baldintzen betetze-mailara egokitzen da 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez hasiera batean emandako diru-laguntza.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala