Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2015eko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
855

AGINDUA, 2015eko otsailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lorea Izaguirre Elortondo andrea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lorea Izaguirre Elortondo andrea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea (520010 kodea, 70 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargugabetze honek 2015eko otsailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke berau eman duen organoari, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala