Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
731

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten da, batetik, 2014-11-05ean egindako 20-TU-Q-2014-00081 erreklamazioa, eta, bestetik, 2014-11-13an egindako TU-Q-2014-00088 erreklamazioa, egoki iritzitakoa alegatu eta nahi izanez gero dokumentazioa aurkezteko.

Izapidea jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan zaio jakinarazpena egin Javier Miranda Larrinagari, azken helbide ezaguna Irungo Haltza kaleko 2an dela; beraz, honako iragarki hau argitaratzen da.

Erreklamazio jakinaraztea eta alegazioen eskaera:

Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erreklamazio-orriak arautzen dituen urtarrilaren 14ko 5/1997 Dekretuak xedatukoaren arabera, 10 egun balioduneko epea dute, idatzi hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egoki iritzitakoa alegatu eta, nahi izanez gero, dokumentazioa aurkezteko.

Alegazioak egiteko epea agortu ondoren, gertatutakoa argitzeko, lurralde-ordezkaritza honetan behar diren izapideak egingo dira, eta arau-hauste administratiboa egon dela antzemanez gero, horri dagokion zehapen-espedientea abiaraziko daiteke, indarrean dauden xedapenen arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 35 eta 36. artikuluak).

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1922 Legea aldatu zen.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

FRANCISCO JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala