Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
727

IRAGARKIA, «Beldur Barik» programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena. (Espedientea: 05EMK/05S/2015 zenbakia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 05EMK/05S/2015.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: «Beldur Barik» gazte-programa diseinatzea eta gauzatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2015ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 107.438,02 euro; BEZa (% 21): 22.561,98 euro. Guztira: 130.000 euro.

5.– Bermeak: baldintza zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko betekizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaeren edo eskaintzen aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2015-03-02, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, B gutun-azalak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea:

C gutun-azalak irekitzea: 2015-03-11, 12:00etan.

B gutun-azalak irekitzea: 2015-03-18, 12:00etan.

a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia noiz bidali zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 5a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala