Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
724

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 537/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 537/2013 prozedura bideratu da, Teslem Lamin Laminek eskatuta, Abderrahaman Cori Hamadi Mohameden aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

11/2015 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Teslem Lamin Lamin.

Abokatua: Estibaliz Urquia Albizuri.

Prokuradorea: Fco. Javier Aguirreurreta Bilbao.

Alderdi demandatua: Abderrahaman Cori Hamadi Mohamed.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: Teslem Lamin Laminek eta Abderrahaman Cori Hamadi Mohamedek osatutako ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

XEDAPENAK

Aipaturiko legezko manuak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honako erabaki hau hartzen dut:

– Teslem Lamin eta Abderrahman Cori Hamadi Mohameden dibortzioa deklaratzea, eta ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta, hartarako hitzarmenik ez badago, etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

– XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta adingabeen gaineko guraso-ahala, halaber, amak bakarrik izango du, aitari kendu egiten baitzaio.

– XXXXX seme-alaba adingabeentzako mantenu-pentsio modura, aitak unean-unean dituen diru-sarreren % 30 ordainduko ditu; dena dela, gutxienez 150 euro ordaindu beharko ditu betiere. Zenbateko hori aurreratuta sartu beharko du amak adierazitako kontu batean, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Kopuru hori urte bakoitzaren urtarrilaren batean eguneratuko da, KPIren arabera, eta adingabeak adin-nagusitasunera iritsi arte eta ekonomikoki independenteak izan arte ordaindu beharko du aitak. Adingabeen ezohiko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Ez da kosturik ezartzen.

Epaia irmoa delarik, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4760 0000 30 053713). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Abderrahaman Cori Hamadi Mohamed demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala