Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
658

EDIKTUA, administrazioaren ondare erantzukizunari buruzko 115/13 prozeduraren ondoriozkoa, Mireya Hernandez Jimenez andrearen erreklamazioa dela-eta hasitakoa.

Alferrikakoak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak egindako ahaleginak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1079/2014 Ebazpena jakinarazteko, bai interesatuak berak emandako helbidean, bai Administrazio honetako bertako artxiboetako helbidean. Hori dela eta, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten zaio aipatutako Ebazpena eskura duela Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako bulegoetan (Araba kalea, 45; 01006 Vitoria-Gasteiz) eta bulego-ordutegian jaso ahal izango duela, hamar eguneko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

30/1992 Legearen 142.6 artikuluan ezarritakoaren arabera administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 27a.

115/13 Prozedurako Idazkaria.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala