Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
633

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Ingeniaritza unibertsitate-masterraren ikasketa plana argitaratzeko dena.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura honako hauek arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoak, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatutakoak (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluetako unibertsitate-ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz eta ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio txostena jaso ostean, egiaztatu eta onartu egin du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Informatika Ingeniaritza unibertsitate-masterreko ikasketen proposamena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Aldizkari Ofizialean bai kasuan kasuko autonomia erkidegoko Aldizkari Ofizialean.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko aginduaren bidez (2014ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) baimena eman zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko master ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2014ko azaroaren 14ko Erabakiaren bidez haien izaera ofiziala onartu zen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2014ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez argitaratutako erabakia, 2014-12-29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Aipatutako guztiagatik, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren (861/2010 Errege Dekretuak emandako idazketan) 26.3 artikulua aplikatuta, eta Informatika Ingeniaritza unibertsitate-masterraren izaera ofiziala ezarrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean ematen den Informatika Ingeniaritza unibertsitate-masterraren ikasketa-plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan.

Leioa, 2015eko urtarrilaren 22a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala