Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
629

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko ondoko ikasketen ikasketa plana: «Ingeniaritza Kimikoa», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, eta Kantabriako Unibertsitatea antolatua.

Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa plana aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda eta Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2014ko abenduaren 29an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan zehaztutakoari jarraituz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea ondoko titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plan bateratua argitaratzeko, erabaki honen eranskinean jasotakoa: «Ingeniaritza Kimikoa», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, eta Kantabriako Unibertsitatea antolatua.

Leioa, 2015eko urtarrilaren 22a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko Errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala