Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
620

4/2015 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Lehendakariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Angel Tarsicio Toña Güenaga jauna, haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu izendatzen dut.

Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala