16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
357
2140/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, José Antonio González Gutiérrez jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1182/1998 Ebazpenaren bidez (ekainaren 12ko EHAA, 109. zk.), José Antonio González Gutiérrez jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Ekonomiako zuzendari izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– José Antonio González Gutiérrez jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeari, Funtzio Publikoko zuzendaritzari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.