
13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
299
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita lizitazio hau esleitu dela: Durangoko trenbide-gainegitura desmuntatzeko proiektua gauzatzeko lanak.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Durangoko trenbide-gainegitura desmuntatzeko proiektua gauzatzeko lanak.
c) Lizitazio-iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta noiz argitaratu zen: 2014ko abuztuaren 7ko Euskal Herriko agintaritzaren aldizkaria, 148. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat berrogeita hamahiru mila berrehun eta hamar euro eta berrogeita hamasei zentimo (1.053.210,56), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2014ko abenduaren 16a.
b) Esleipenduna: Tecsa Empresa Constructora, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta laurogeita hamabost zentimo (548.827,95), BEZik gabe.
e) Gauzatzeko eta entregarako epea: hiru hilabete eta erdi (3,5).
Bilbao, 2015eko urtarrilaren 13a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.
RSS