
13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
293
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 573/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 573/2013, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa.
Alderdi demandatzailea: Foloshade Victory Gbemisola.
Alderdi demandatua: Sunny Ichuku Issay.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
352/2014 epaia, ezkontzaz kanpo izandako 573/2013 seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa, Foloshade Victory Gbemisola demandatzailearen eta Sunny Ichuku Issay demandatuaren artean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Sunny Ichuku Issay demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 26a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS