Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
282

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, jabetza-erregistratzaile bat izendatzen duena. Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa arrunta ebazten da.

Jabetza Erregistroetan hutsik dauden erregistratzaile-lanpostuak betetzeko irekitako espedientea aztertu da. Lanpostu horiek, bestalde, 2014ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (urriaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leopoldo Sánchez Gil jauna izendatzea, Barakaldoko 2 zenbakiko Jabetza Erregistroa hornitzeko.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala