Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2015eko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
57

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, Euskal Trenbide Sareko instalazioetan, eraikinetan eta geltokietan zainketa zerbitzuari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sareko instalazioetan, eraikinetan eta geltokietan zainketa zerbitzua ematea.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.

d) Burutzapen/entrega epea: hogeita hamasei (36) hilabete.

e) Luzapenak: bai. Bat (1) luzapena, hamabi (12) hilabetekoa, bi aldeek aurretiaz adostuta.

f) Loterik: bai. 1. Lotea, Bizkaian. 2. Lotea, Gipuzkoan.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (gehieneko balioa 50 puntu) eta hobekuntzak (balorazioa 0 eta 20 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hiru milioi eta hirurehun mila (3.300.000) euro, BEZik gabe. 1. Lotea, milioi bat zazpiehun eta berrogei mila (1.740.000) euro, BEZik gabe. 2. Lotea, milioi bat bostehun eta hirurogei mila (1.560.000) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015ko otsailaren 3a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 9ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Karatulak, baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko abenduaren 23a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala