Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2015eko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ARARTEKOA
54

IRAGARKIA, Ararteko erakundearen Vitoria-Gasteizko egoitza nagusia eta Bilboko eta Donostiako lurralde-ordezkaritzak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko deialdiarena (prozedura irekia).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Ararteko erakundea.

b) Espedientea bideratuko duen saila: Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-002/14.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: goiburuan adierazitakoa.

b) Banaketa atalka: ez dago.

c) Kontratua burutzeko tokia: Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia.

d) Burutzeko epea: bi urte.

3.– Tramitazioa eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Aleko gehienezko prezioa: lizitatzeko aurrekontua: 124.000 euro (BEZa aparte), aurreikusitako bi ekitaldietarako. Kontratua luzatzeko aukera egon daiteke.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: kontratu esleipenaren prezioaren % 5, BEZa aparte. Bermearen zenbatekoa zehazteko, lehen ekitaldiko lizitazio-oinarria hartuko da kontuan.

6.– Agiriak eta informazioa lortzeko bidea.

a) Arartekoaren egoitza: Prado kalea, 9 / 01005 Vitoria-Gasteiz / Tel.: 945 13 51 18 / Faxa: 945 13 51 02 / Weba: http://www.ararteko.net/contratante / E-posta: arartekoa@ararteko.net

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak noiz eta nola aurkeztu.

a) Aurkezteko azken eguna: 15 egun natural, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatularen 28. baldintzan eta hurrengoetan exijitutakoak.

c) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

9.– Proposamenak irekitzea.

a) Tokia: Arartekoaren egoitza nagusia.

b) Eguna eta ordua: eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekintza aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei, webaren bitartez eta beraien posta elektronikoen bitartez.

10.– Beste argibide batzuk: ikusi administrazio-baldintzak eta betebehar teknikoak.

11.– Iragarpen-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 12a.

Arartekoa,

IÑIGO LAMARCA ITURBE.


Azterketa dokumentala