Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2015eko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
53

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 483/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

John Jairo Quiñonez Canga-ren aurka, Carmen Ebertha Preciado Castillo-k eskatuta, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 483/2013 prozeduraa epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut partez Cangas Sorolla prokuradoreak Carmen Ebertha Preciado Castillo andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, John Jairo Quiñonez Canga jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Prozeduran fiskaltzak parte hartu du. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

A) Carmen Ebertha Preciado Castillo-k eta John Jairo Quiñonez-ek osatutako ezkontza, dibortzioa dela-eta, desegitea, halako erabakiari dagozkin ondorio guztiekin.

B) XXXXX adingabekoaren gaineko guraso-ahala guraso biei esleitzen zaie, baina Preciado amak bakarrik baliatuko du, eta ez du beharko aitaren baimenik seme komunari eragiten dioten erabakiak hartzeko.

C) Adingabekoaren zaintza eta jagoletza ama Carmen Eberha Preciado-ri esleitzen zaizkio.

D) Aitak izango du bere XXXXX semearekin komunikatzerik telefonoz edo beste gailu batzuen bitartez, hark egoki irizten dionean. Halaber, udako oporretan hamabost egunez bere konpainian eduki ahal izango du, betiere bi hilabeteko aurrerapenaz datan berri emandakoan.

E) Quiñonez jaunak 50 euro jarriko ditu hilero bere seme adingabearen mantenu-gastuetarako, eta diru hori hilaren lehenengo bost egunen barruan sartu du Preciado andreak adierazten duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIak izandako aldaketen arabera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak: medikoak edo kirurgikoak, beharrezko bidaiak, guraso biek adostutako eskolaz kanpoko aktibitateak, eta, oro har, hezkuntzaren, janztearen, elikatzearen eta etxebizitzaren arloetako premia ohikoak gainditzen dituztenak; bada, horiek erdibana ordaindu beharko dituzte bi gurasoek.

F) Ez da kosturik ezartzen.

Epaia jakinarazten direnetik hara sortuko dituzten eraginak neurri hauek, nahiz eta epaiaren aurka apelazio errekurtsoa aurkeztu (PZLb, 774.5 artikulua).

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau irmoa delarik, bidal bekio testigantza dagokion erregistro zibilari, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko idatzoharra egin dezan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, guzti horren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren batean.

Eta John Jairo Quiñonez Canga demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala