Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2015eko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
43

240/2014 DEKRETUA, abenduaren 23koa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio, batetik, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.

2014ko abenduaren 16ko bilkuran, Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala gehitzeko (2.400.000 euro) proposamena egitea erabaki zuen.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2014ko abenduaren 17an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera, baimena eman diezaion, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, akzioak harpidetuz. Guztira, bi milioi eta laurehun mila (2.400.000) euro harpidetuko dira, eta hori % 100eko partaidetza da.

Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea (egun, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean, kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio.

Sprilur, S.A. sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2014ko abenduaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri baimena ematea Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Gehikuntza bi milioi eta laurehun mila (2.400.000) eurokoa da. Halaber, baimena ematen zaio aipatutako partaidetza ordaintzeko harpidetzeko unean. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k Sprilur, S.A.n izango duen partaidetza % 92,72koa izango da.

2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko duen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egin diezaion.

3. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasunekoak diren akzioen ordezkariei baimena ematea kapital-gehikuntzaren ondorioz Sprilur, S.A. sozietatearen estatutuen aldaketa onartzeko.

4. artikulua.– Ondare eta Kontratazioko zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala