Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
38

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, honako espediente honi buruzko lizitazio-prozedura irekiari dagokiona: «hemokultiboen prozesamendu automatikorako beharrezkoak diren produktu eta ekipoak erostea; hemokultibo horiek ehunen eta odol-osagaien bidez TGEEZn lortutako lagin biologikoak dira».

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, Labeaga auzoa, z/g, 48960, Galdakao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa – Kontratazio-zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/112/20/1/1587/O491/0000/122014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: hemokultiboen prozesamendu automatikorako beharrezkoak diren produktu eta ekipoak erostea; hemokultibo horiek ehunen eta odol-osagaien bidez TGEEZn lortutako lagin biologikoak dira.

c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 2.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: aurretiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 41.760,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 100.224,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, Labeaga auzoa z/g, 48960 Galdakao (Bizkaia).

7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 23a, 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua: Ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 30:

– Prezioa: 30 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 70.

– Ekipoak eta erreaktiboak: 60 puntu.

– Zerbitzu teknikoa: 6 puntu.

– Erosi ondoko zerbitzua: 4 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, Labeaga auzoa z/g 48960 Galdakao (Bizkaia). Eguna: 2015eko urtarrilaren 28a, 13:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Entitatea: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa, Labeaga auzoa z/g 48960 Galdakao (Bizkaia). Eguna: 2015eko otsailaren 4a, 13:00ak.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net

Galdakao, 2014ko abenduaren 22a.

Kontratazio-organoa,

ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.


Azterketa dokumentala