
2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
37
IRAGARKIA, BMC softwarearen lizentzien euskarria eta mantentzea berritzeko administrazio-kontratua formalizatu dela aditzera emateko dena (Espedientea: E-113/2014).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: E-113/2014.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: BMC softwarearen lizentzien euskarria eta mantentzea berritzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago horrelakorik.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 214.030,60 euro, BEZa barne.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-eguna: 2014ko azaroaren 26a.
b) Formalizatze-eguna: 2014ko abenduaren 3a.
c) Kontratista: BMC Software Distribution B.V.
d) Nazionalitatea: holandarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 176.884,79, BEZik gabe (Erkidego barruko operazioa).
Erandio, 2014ko abenduaren 16a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.
RSS