Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
34

IRAGARKIA, Eustat-ena, Jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea xedetzat duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 01/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 01/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2014ko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 174. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: alderdi ekonomikatik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamabost koma zero (135.000) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2014ko azaroaren 25a.

b) Formalizazio-eguna: 2014ko abenduaren 19a.

c) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita bi mila zortziehun eta berrogeita hamar (122.850) euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 19a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala