Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
32

EDIKTUA, 138/2014 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Francisco Benito Alonso-k, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: nire karguko epaitegi honetan eta 138/2014 zenbakiarekin, komunitatearen aldeko lanak –Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 2731-11 exekuzioan Yosu Benitez Osa-ri ezarriak– betetzeari buruzko espedientea bideratzen ari da. Jaun horri buruzko zehaztasunak: 1988-09-13an jaioa; NAN: 72507352J; Eugenioren eta Maria Teresaren semea; bere azken helbidea: Lizeaga kalea 5. zk., 2.eko D - Hernani, Gipuzkoa; egun ez du helbide ezagunik. Eta bere espedientean, 2014-03-18an Autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia honako hau baita: «Honako hau deklaratzen da: Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 2371-11 exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko berrogei lanaldi egiteko zena ez duela bete Yosu Benitez Osa-k.

Bidal bekio lekukotza Donostiako Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Yosu Benitez Osa zigortuari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko abenduaren 2a. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala