
2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
28
EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, dei egiten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian 273/2014-B prozedura laburtuan jarraitzen ari den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenei, epaitegi horretan ager daitezen.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu zuen 273/2014-B prozedura laburtuan jarraitzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igortzeko (PCA 477-2014-X). Errekurtso hori 01022 lanbide zenbakia duen Ertzaintzako funtzionarioak aurkeztu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egiten ziren, batetik, Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa eta, bestetik, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Esan beharra dago Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenak Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietarako behin betiko lanpostu-esleipena egiten zuela; hain zuzen, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharrekoak. Bestetik, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenak Ertzaintzako Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak ematen zituen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenak deitutako prozeduran.
Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak batera emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategorietako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, beste alde batetik, Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (2013ko abenduaren 11ko EHAA, 235. zk).
Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, 273/2014-B prozedura arruntean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS