
2. zk., 2015eko urtarrilaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
25
EBAZPENA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, baita goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzen duen Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2014ko azaroaren 6ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin ere (2014ko azaroaren 11ko EHAA, 215 zk.), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau izendapen askez betetzeko deialdi publikoa: Lehiaren Euskal Agintaritzan, 520010 kodea, 182. dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2014ko abenduaren 5a.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,
MARIA PILAR CANEDO ARRILLAGA.
RSS