
1. zk., 2015eko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 3 orri.)
- EPUB (242 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
8
EBAZPENA, 2014ko abenduaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.
AURREKARIAK:
1.– 2014ko apirilaren 16an EHAAn argitaratu zen Euskadiko Kirol Federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Agindua.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, diru-laguntzak nori esleitu zaizkion nahitaez argitaratu behar da.
Horiek horrela, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen eta beraien onuradunen zerrendaren (I. eranskina) berri ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 9a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.