Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5529

IRAGARKIA, «Villabona-Zizurkilen Oria eta Asteasu ibaiak uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. Bigarren fasea. Lehen separata» helburu duen lanei buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (URA/001/2014 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: URA/001/2014.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Villabona-Zizurkilen Oria eta Asteasu ibaiak uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. Bigarren fasea. Lehen separata.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren helburua ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea: hamabi (12) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi laurehun eta hogeita bost mila hirurehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamalau zentimo (2.425.393,54), eta bostehun eta bederatzi mila hirurehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita lau zentimo (509.332,64), BEZarenak; guztira, bi milio bederatziehun eta hogeita hamalau mila zazpiehun eta hogeita sei euro eta hemezortzi zentimo (2.934.726,18).

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren egoitza zentrala.

b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 17 00.

e) Faxa: 945 01 17 34.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko otsailaren 2a, 12:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): E taldea, 5. azpitaldea eta f kategoria, eta B taldea, 4. azpitaldea eta e kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, Europar Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarretarako: administrazio-klausula zehatzen karatulan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.

a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko otsailaren 16a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Orio 1-3.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko martxoaren 16a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako informazioa.

11.– Iragarkien gastuak:

EHAA: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez da beharrezkoa.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 16a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala