Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5527

IRAGARKIA, higiezinen eskaintzari eta eraikuntza eta etxebizitzaren estatistikari buruzko 2015-2016 Inkestaren landa-lana egiteko lanak kontratatzeari buruzkoa (A-030/DEPS2014 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-030/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetu eta biharamunean hasi eta 2016ko maiatzaren 25era arte.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide:

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak. Prezioa: 52 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk. Lan-plangintza: 48 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 106.251,55 euro + 22.312,82 euro –BEZari dagozkionak–. Guztira, 128.564,37 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; e-maila: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 16a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 19a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroa, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren eraikina, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko urtarrilaren 23a.

5) Ordua: 10:30ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko otsailaren 2a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala