Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5522

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko euskaltegiei eta hizkuntza-gaikuntzako zentroei laguntzak emateko dena, 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturteko lehen txandan matrikulatutako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), sail honek zuzenean burutzen ez dituen klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduaren bitartez (2014ko ekainaren 25eko EHAA), 2014ko udarako eta 2014-2015 ikasturterako, Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak, Irale programakoak, jakinarazi zituen, eta haietan parte hartzeko deialdia egin zuen.

Agindu horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuorderen 2014ko irailaren 16ko Aginduaren bitartez (2014ko urriaren 14ko EHAA) argitara eman zen 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtean eskola-ordutegiz kanpo burutuko diren ekintzetan parte hartzeko baimena emango zaien erakundeak edo euskaltegiak.

Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material original eta espezifikoa prestatzeko gastuak arautzen dira, eta, kasu batzuetan, joan-etorrien gastuak.

Guzti hori garatzeko, 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtearen lehen hiruhilekoan emandako eskolak direla-eta euskaltegiei eta hizkuntza-gaikuntzako zentroei dagozkien diru-laguntzak ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailari dagokio. Hori dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturteko lehen txandan matrikulatutako ikasleen matrikula-gastuak direla-eta diru-laguntza jasoko duten irakaskuntza-elkarte eta euskaltegien zerrenda onartzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 20a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala