Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5521

AGINDUA, 2014ko abenduaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei.

Lanbide Heziketa ahalegin handia egiten ari da Europan, Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan bere araudia, curriculuma, giza baliabideak eta baliabide materialak egokitzeko produkzio-sistemak ezartzen dizkion kualifikazio-eskaeretara.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 5/2002 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, lanbide-heziketako eskaintzen sistema integratu bat aurreikusten du: hezkuntza-sistemako hasierako lanbide-heziketa eta enplegurako lanbide-heziketa. Lege horrek, gainera, lanbide-kualifikazioen katalogo bat ezartzen du sistema integratuaren ardatz instituzional gisa, baita prestakuntzako baliabideak optimizatzera, ikaskuntzako emaitzak hobetzera eta, azken batean, biztanleria aktiboaren kualifikazio-maila gorena lortzera bideratutako eskumen profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura bat ere.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (HLO) garatzeko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren ordenazio orokor berria ezarri da. Agindu honen ondorioetarako, ordenazio berri horrek barne hartzen ditu erdi mailako eta goi-mailako prestakuntza zikloak nahiz Hasierako Lanbide Kualifikazioko programak.

Enpresen eta lanbide heziketako ikastetxeen etorkizuna zuzenean dago lotuta zenbait gaitasunekin, hala nola aldatzeko, garai berrietara egokitzeko eta gizarteak eskatzen dituen produktu berriak aurreikusteko gaitasunarekin. Lanbide-heziketako zentroek ETEetako berrikuntzaren eragile dinamizatzaileak izan behar dute; beraz, aurreratzeko ahalmenak garatu behar dituzte, eta etorkizuneko sektoreak eta negozio-ereduak diseinatu. Horretarako, beharrezkoa da irakasleen prestakuntza indartzea, gaitasun eta metodo berriak gara ditzaten, gero eta espezializatuagoa eta korapilatsuagoa den ikaskuntza-ingurune batera egokitzeko.

Lanbide-heziketako kalitatea kudeatzeko ereduak lanbide-heziketaren garapen egokia eragozten duten mugak konpontzeko konponbideak identifikatzen eta aurkitzen lagundu behar du, bai eta ikasleen emaitzak hobetzen ere. Horretarako, eredu horren ildoan, beharrezko prozedurak eta prozesuak ezarri, estrategia eta tresna berriak diseinatu, eta lanbide-heziketako zentroen garapena hobetzeko eredu berriak landuko dira.

Agindu honen bitartez, arautu egiten da jarduera osagarriak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia –zehazki, Lanbide Heziketako Euskadi 2015 Agenda Estrategikoan jasota dauden jarduera osagarriak–. Deialdia 2014-2015 ikasturtean lanbide heziketako ikasketak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxeentzat eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzat egiten da, eta berrikuntza-proiektuetako irakasleei zuzenduta dago.

Jarduera osagarri horiek ezinbestekotzat jotzen dira Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza egokitzeko; izan ere, hainbat jarduera-mota garatuko dira, Lanbide Heziketako irakaskuntza sektore produktiboaren eskarira eta beharretara egokitzeko, eta horren ondorioz, langileen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna hobetu egingo dira.

Horrenbestez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina –Eusko Jaurlaritzaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimen orokorra arautzen duena– onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluko xedapenetan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Jarduera osagarriak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdiak egiten dira, 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako ikasketak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxeentzat eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoentzat, eta berrikuntza-jardueretarako irakasleei zuzenduta dago.

2. artikulua.– Ikastetxe onuradunak.

1.– 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta dituzten itunpeko ikastetxeak eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoak dira diru-laguntzetarako agindu honen onuradun.

3. artikulua.– Diruz laguntzeko moduko ekintzak.

Agindu honetan, ekintza hauek diruz lagundu daitezke: Lanbide Heziketaren irakaskuntzak sektore produktiboaren eskarira eta beharretara egokitzeko helburua duten jarduera osagarriak, eta hortaz, enpresen lehiakortasuna eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzen dituztenak. Jarduera osagarri horiek arlo hauetan garatu behar dira:

1.– Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea:

a) Fabrikazio mekanikoa eta Prozesuen automatizazioa heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

b) Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta ura, edo Instalazioa eta mantenimendua heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

c) Ikaskuntza-agertoki berriak garatzea eta ezartzea, aurreko urteetan heziketa-ziklo hauetan burututako berrikuntza-proiektuen jarraipen gisa:

1) Soldadura eta galdaragintza.

2) Administrazioa eta finantzak.

3) Administrazio-kudeaketa.

4) Analisiak egiteko eta kalitatea kontrolatzeko laborategia.

5) Fabrikazio mekanikoko diseinua.

6) Mekanizazioa.

7) Mantentze-lan elektronikoa.

8) Diagnostikorako irudia.

d) Ikaskuntza-eredu berriak diseinatzea eta heziketa-ziklo hauetan ezartzea:

1) Administrazioa eta finantzak.

2) Zuzendaritzari laguntza ematea.

3) Administrazio-kudeaketa.

4) Argitalpenen diseinua eta produkzioa.

5) Nazioarteko merkataritza.

6) Marketina eta publizitatea.

7) Garraio eta logistika.

8) Eraikuntza-proiektuak.

9) Automatizazio eta robotika industriala.

10) Mantentze-lan elektronikoa.

11) Instalazio elektriko eta automatikoak.

12) Telekomunikazio- eta informatika-sistemak.

13) Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.

14) Fabrikazio mekanikoko diseinua.

15) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

16) Mekanizazioa.

17) Sukaldaritza-zerbitzuen zuzendaritza.

18) Sukaldaritza eta gastronomia.

19) Jatetxe-arloko zerbitzuen zuzendaritza.

20) 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak.

21) Web aplikazioen garapena.

22) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.

23) Mekatronika industriala.

24) Mantentze-lan elektromekanikoa.

25) Erizaintzako zaintza osagarriak.

26) Diagnosi klinikoen laborategia.

27) Ingurumen-hezkuntza eta kontrola.

28) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta.

29) Patroigintza eta moda.

30) Automozioa.

31) Karrozeria.

e) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa diseinatzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETEei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

f) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa garatzea eta ezartzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

2.– Etengabeko hobekuntzarekin eta adimen lehiakorrarekin lotutako jarduerak.

a) Etengabeko hobekuntza diseinatzea eta lanbide-heziketako zentroetan koordinatzea.

b) Kudeaketa aurreratua eta adimen lehiakorra.

3.– Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

Lanbide-heziketako zentroetan ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera dinamizatzea.

4.– Ziklo-ondoko lanbide-espezializazioko ikastaro esperimentala garatzea industria-sektorean.

Industria-sektorean –hain zuzen ere, Automozioko fabrikazioaren eta automatizazioaren arloan– lanbide-espezializazioko ikastaro bat ezarri nahi da. Sektore produktibo horretako enpresek eskatuta, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak garatu du ikastaroa, sektoreko enpresen laguntzarekin, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatu du.

4. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Agindu honetako jarduerak diruz laguntzeko, guztira, milioi bat zazpiehun eta berrogeita hamalau mila hirurehun eta berrogeita hamalau (1.754.354) euro bideratuko dira. Diru-kopuru hori honela banakatzen da, 3. artikuluko dagokion atalean adierazitako jardueren arabera:

(Ikus .PDF)

2.– Artikulu honetan adierazitako zenbatekoa areagotu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean beste laguntza-programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira, betiere diru-laguntzak ebatzi aurretik. Horrelakoetan, Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

3.– Artikulu honetan adierazten den edozein azpiataletan, alegia, diruz lagundu daitekeen edozein arlotan aurkeztutako eskabideei dagozkien diru-laguntzak –Agindu honetan zehaztutako irizpideei jarraiki– kalkulatu ostean, ondorioztatzen bada eskabide horiei esleitutako diru-horniduran soberakina dagoela, soberakin hori erabili ahal izango da, hain zuzen ere, 3. artikuluko 3. atalean esleitutako kopuruak handitzeko. Balorazio-batzordeak –15. artikuluak araututakoari jarraituz– egingo duen ebazpen-proposamenak arrazoitu egin beharko du zergatik handitu diren esleitutako kopuruak.

5. artikulua.– Betebehar orokorrak.

Oro har, diru-laguntzak jaso ahal izateko, eskakizun hauek bete beharko dituzte ikastetxe onuradunek:

1.– Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

2.– Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta eduki beharko dituzte.

3.– Diru-laguntzak eta laguntzak onuradunei esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek eman dituzten eta izaera berekoak diren laguntza edo diru-laguntzengatik hasi eta oraindik ere izapidetzen ari den prozedura oro.

6. artikulua.– Betebehar espezifikoak.

Deialdiko diru-laguntzak jaso ahal izateko, ikastetxe eskatzaileek II. eranskinean jarduerarako adierazten diren betebehar espezifikoak bete beharko dituzte.

7. artikulua.– Diruz lagundutako jardueraren garapenaren helburuak eta baldintzak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerek helburu bat edo gehiago izango dituzte. Jarduera bakoitzaren helburuak I. eranskinean azalduko dira, eta haiek betetzeko, eranskin horretan adierazitako garapen-baldintzak ere bete beharko dira.

8. artikulua.– Proiektuen iraupena.

Diruz lagundutako jarduera diru-laguntza ematen denean hasi eta 2014-2015 ikasturte akademikoa amaitzean bukatuko da. Dena den, I. eranskinean ezarritakoaren arabera, zenbait jarduerak datozen ikasturteetan ere iraun dezakete, eta jarduera horiek luzatu ahal izango dira, baldin eta hurrengo deialdietan jarduera hori azaltzen bada, eta ikastetxeek diru-laguntza eskatzen eta jasotzen badute.

9. artikulua.– Balorazio-batzordea.

1.– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza izango da diru-laguntza emateko organo instruktorea.

2.– Balorazio-batzorde batek aplikatuko ditu balorazioa eta hautaketa egiteko agindu honetan jasotzen diren irizpideak. Batzordekideak hauek izango dira:

a) Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria; lehendakaria izango da.

b) Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

c) Lurralde-ordezkaritza bakoitzeko Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikari bat.

d) Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzako teknikari bat; idazkaria izango da; iritzia ematerik izango du, baina botorik ez.

10. artikulua.– Diru-laguntzak emateko prozedura, balorazio-irizpideak eta onuradunen gehienezko kopurua.

1.– II. eranskinean jardueraren batean onuradun-kopuru mugatua ezartzen bada, diru-laguntzak emateko prozedura lehia izango da jarduera horiei dagokienez. Eranskin horretan horrelaxe adierazten bada, baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiek jasoko dute diru-laguntza.

2.– Diruz lagundutako jarduera bakoitzeko onuradunen gehienezko kopurua II. eranskinean dago zehaztuta.

3.– Onuradun-kopuru mugatua duten diru-laguntzak ematerakoan, II. eranskinean jarduera bakoitzerako ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuko dira, eta puntuazio onena dutenei emango zaie diru-laguntza.

4.– II. eranskinean adierazitako kasuetan eta terminoetan, ezin izango dira jarduera bat baino gehiagorako diru-laguntzak bateragarri egin.

11. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

3. artikuluan aipatutako jarduerei dagokienez, balorazio-irizpideak Agindu honen II. eranskinean azaltzen dira.

Kasu guztietan, iazko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuen erreferentzia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Agindua da, abenduaren 5eko EHAAn argitaratua. Agindu horren bidez, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deia egin zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2013-2014 ikasturtean eman dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei. Haren ebazpena, 2014ko otsailaren 17koa, martxoaren 4ko EHAAn argitaratu zen.

12. artikulua.– Balorazio-irizpideak aplikatzeko arauak.

Balorazio-irizpideak aplikatzeko, Balorazio Batzordeak arau hauek erabiliko ditu:

1.– Prestakuntza-zikloen eta hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua:

a) 2014-2015 ikasturtean LOE tituluei lotutako heziketa-zikloek ordeztu dituzten LOGSE tituluei lotutako heziketa-zikloak, paragrafo honetako heziketa-zikloen kopurua kalkulatzeari dagokionez, ziklo bera direla joko da.

b) Ondorio hauetarako, ikastetxeek eskaintzen dituzten hasierako lanbide-prestakuntzako programei emango zaien balorazioa lanbide-heziketako heziketa-zikloei ematen zaienaren berdina izango da.

c) Prestakuntza-ziklo desberdinen kopurua eta hasierako lanbide-prestakuntzako programa desberdinen kopurua batuko dira.

d) Prestakuntza-ziklo eta hasierako lanbide-prestakuntzako programa zehatzik aipatzen ez bada, unean uneko ikasturtean itundutako edo hitzartutako guztiak hartuko dira kontuan.

e) Aurreko batuketetan ikasle-kopuru handiena lortzen duen ikastetxeak balorazio handiena jasoko du, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.

2.– Matrikulatutako ikasleen kopurua.

a) Erreferentziatutako prestakuntza-zikloetako eta hasierako lanbide-prestakuntzako programetako ikasleen kopuruak batuko dira.

b) Prestakuntza-ziklo eta hasierako lanbide-prestakuntzako programa zehatzen erreferentziarik ez badago, unean uneko ikasturtean itundutako edo hitzartutako guztiak hartuko dira kontuan.

c) Aurreko batuketetan ikasle-kopuru handiena lortzen duen ikastetxea balorazio handiena jasoko du, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.

3.– Urratsbat eta Ikasenpresa ekintzailetza-proiektuetan parte hartu izana 2010-2011, 2011-2012 eta 2012-2013 ikasturteetan:

Ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da parte-hartzea, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroarekin (TKNIKA) egindakoen kasuan izan ezik, azken horiek ofizioz egingo baitira. Proiektu horietan parte hartu duela egiaztatzen duen ikastetxeak horretarako adierazitako puntuazio maximoa jasoko du.

4.– Ikastetxe bakoitzeko txandakako erregimeneko heziketa dualeko proiektuak:

Lanbide Heziketako sailburuordearen 2014ko otsailaren 18ko Ebazpena, otsailaren 25ko EHAAn argitaratua, hartuko da kontuan. Ebazpen horrek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen ditu; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2013-2014 ikasturtean txandakako prestakuntza-proiektuak egin ditzaten. Proiektu horietan kopuru handiena lortzen duen ikastetxeak balorazio handiena jasoko du, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.

5.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan bultzatutako berrikuntza-proiektuak:

Lanbide Heziketako sailburuordearen 2014ko otsailaren 17ko Ebazpena, martxoaren 4ko EHAAn argitaratua, hartuko da kontuan. Ebazpen horrek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen ditu; agindu horren bidez, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2013-2014 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei. Gainera, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroan (TKNIKA) egindako eta hark ziurtagiri bidez egiaztatutako berrikuntza-proiektuak ere hartuko dira kontuan. 2010-2011, 2011-2012 edo 2012-2013 ikasturteetan proiektu horietan parte hartu duten ikastetxe guztiek balorazio handiena izango dute.

6.– Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntza-metodologia aktiboen inguruan bultzatutako proiektuetan parte hartzea:

a) Kontuan hartuko dira, metodologia hauetakoren baten kasuan:

– Metodologia aktiboak, arazoen bidezko ikaskuntzan oinarrituak (PBL motakoak edo antzekoak).

– Metodologia operatiboak, proiektuetan oinarrituak.

– Lankidetzazko ikaskuntzan oinarritutako metodologiak.

b) Ikaskuntzako metodologia aktibo horien ziurtagiriak Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroak (TKNIKA) emango ditu.

2010-2011, 2011-2012 edo 2012-2013 ikasturteetan metodologia aktiboei buruzko proiektu horietan parte hartu duten ikastetxe guztiek balorazio handiena izango dute.

7.– Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan.

Ikastetxeak emandako eta 2013. urtean amaitutako ikastaroak bakarrik baloratuko dira, eta irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Batu egingo dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ziurtatutako orduak eta Hobetuzek Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren 2012ko eta 2013ko deialdien bitartez emandakoak. Bi deialdiok EAEko langileei prestakuntzarako diru-laguntzak emateko dira, eta hurrenez hurren, 2012ko maiatzaren 8ko EHAAn eta 2013ko maiatzaren 31ko EHAAn argitaratu ziren.

b) 2013. urtean emandako eta amaitutako ikastaroen ordu-kopuru handiena lortu duen ikastetxeari emango zaio adierazitako balorazio handiena, eta gainerakoak proportzio sinple baten bidez balioetsiko dira.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.– Diru-laguntzaren zenbatekoa II. eranskinean dago azalduta jarduera bakoitzerako, 3. jarduerarako izan ezik.

2.– 3. jarduerari dagokionez, 4. artikuluan jarduera horretarako adierazitako aurrekontu-zuzkidura banatuko da onuradunen artean. Onuradun bakoitzak jaso dezakeen zenbatekoa jarduera horri dagozkion balorazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioarekiko zuzenki proportzionala izango da. Hala ere, zenbateko hori ez da handiagoa izango ikastetxeak deialdian parte hartzeko eskaeran eskatutako zenbatekoa baino.

14. artikulua.– Eskabideak, dokumentazioa eta betekizunak egiaztatzea.

1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, euskadi.net egoitza elektronikoan; aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Eskaera bat aurkeztu behar da 3. artikuluan aipatzen den jarduera-mota bakoitzerako, baldin eta jarduera horretarako diru-laguntza eskatu nahi bada.

3.– Ikastetxe interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte eskabideak eta kontsultak egiteko, eta ebazpena eman edo ukatu aurreko izapideak eta justifikatze-izapideak egiteko.

4.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, eta Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak arautzen dute izapidetze elektronikoa.

5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta erantsi behar diren agiri guztien ereduak modu elektronikoan izapidetzeko azalpenak euskadi.net helbidean daude; hain zuzen, jo helbide elektroniko honetara:

https://www.euskadi.net/agrupacion_servicios/2015/fp_osagarriak/y22-izapide/es

https://www.euskadi.net/zerbitzu_elkartzea/2015/fp_osagarriak/y22-izapide/eu

6.– Eskaera egin osteko izapideak hemen egin behar dira: https://www.euskadi. net/misgestiones.https://www.euskadi.net/nirekudeaketak

7.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) IV. eranskina.– Jarduera osagarriei buruzko memoria.

b) Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (eskabide-orrian bertan azaltzen da), betebehar hauek egiaztatuko dira:

– Edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo bestelako baliabideak eskatu eta jaso izana. Horrelakorik jaso badu, zenbat jaso duen eta zer erakundek eman dion adierazi behar da.

– Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

– Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen dituela laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

8.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du laguntzak izapidetze elektronikoaren bitartez eskatu dituen pertsona edo erakundea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela, erakunde eskatzaileari oniritzirik eskatu gabe, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

9.– Aurkeztu den eskabidean akatsen bat edo okerren bat dagoela ikusten bada, 10 eguneko epea emango zaio ikastetxe interesdunari akatsa zuzen dezan edo behar diren agiriak ekar ditzan. Hala egin ezean, eta 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren araberako ebazpena eman ondoren, bere eskaeran atzera egin duela joko da (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

15. artikulua.– Ebazpen proposamena.

Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena egingo dio Lanbide Heziketako sailburuordeari, eta, hartan, 16.1 artikuluan adierazten diren datuak jasoko dira.

16. artikulua.– Ebazpena.

1.– Lanbide Heziketako sailburuordeak ebatziko du deialdia, eta bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie ikastetxe interesdunei, erakunde onuradunak eta emandako zenbatekoa zehaztuta. Ebazpenean, halaber, onartu ez diren eskabideak eta diru-laguntza ukatu zaienak zehaztuko dira, hartarako arrazoiak emanda.

2.– Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, agindua argitaratu ondorengo egunetik aurrera. Epe horretan berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan araututakoaren arabera.

17. artikulua.– Justifikazioa.

1.– Agindu honetan adierazitako jarduera osagarriak finantzatzeko diru-laguntzak justifikatzeko, «V. eranskina.– Nominen bidezko justifikazioa» izeneko fitxategia bete beharko da, eta horrekin batera, dagozkion nominen kopiak aurkeztu, 2015eko irailaren 18a baino lehen.

2.– Justifikazio horiek bide elektronikoz aurkeztu beharko dira web-gune honetan: https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

3.– Agindu honetan diruz lagundutako jardueren arduradunek astean zenbat orduko liberazioa duten zehaztu beharko da, Hezkuntza Jardueren Dokumentuan (HJD) zehaztu ere, «Beste jarduera batzuk - LH berrikuntza». Hori ere erantsi beharko da.

4.– Jarduera osagarri hauek gauzatuko dituzten eta ikasturte hasieratik hauetan diharduten pertsonek Hezkuntza Jardueren Dokumentua erantsi beharko dute, ikasturteko lehen lauhileko datarekin.

5.– 3. artikuluan aipatutako jarduera osagarri horiek guztiak jarduera horiek egin dituzten pertsonen nominen bidez justifikatu behar dira.

18. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

1.– Jarduera osagarri hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 21.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

b) Bigarren aldian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, % 50, diruz lagundutako jarduera amaitu eta sortutako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.

2.– Artikulu honetan aipatutako lehenengo ordainketei edo aurreratutako ordainketei dagokienez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako bermeak aurkeztu beharko dira (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.).

19 artikulua.– Baldintzak ez betetzea eta itzulketa-prozedura.

1.– Laguntzak ezeztatu egingo dira baldin eta ikastetxe onuradunek bete gabe uzten badituzte agindu honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak, eta laguntzak ez badituzte erabiltzen aurkeztutako proiektuan zehaztutako helburuetarako. Hori dela-eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko eskumena izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

2.– Diru-laguntza ematerakoan kontuan izan ziren baldintzak betetzen ez badira, jasotako dirua eta horrek sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuliko zaizkio. Hala ezartzen dute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoan diru-laguntzen bermeak eta itzulketak arautzen dituen 698/1991 Dekretuak.

3.– Lehen esandakoari kalterik egin gabe, diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzetan aldaketaren bat gertatzen bada, aldatu egin ahal izango da diru-laguntza emateko ebazpena ere, betiere agindu honetan onuradun izateko ezarritako baldintzak errespetatzen badira.

20. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Deialdi honetan euren irakaskuntza-lanetatik osorik edo partez liberatutako pertsonek ezin izango dute jaso diru-laguntzarik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikasturte honetan diruz lagundutako bestelako inongo jardueratan.

21. artikulua.– Ikastetxe onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Horretarako, diru-laguntzaren esleipena jakinarazi eta hamabost eguneko epean ikastetxe onuradunek berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko dute.

3.– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eman beharko diete, haien jardunean ari direla, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruz eskatzen dieten informazioa.

4.– Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatutatik agindu honetako helburu bererako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri eman beharko diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari.

5.– Laguntza ematerakoan kontuan izandako gorabeheraren bat aldatzen bada, horren berri eman beharko diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari.

22. artikulua.– Datuak babestea.

1.– Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen izapideak egiterakoan jasotako datu pertsonalak –parte-hartzaileek tratatzea eta argitaratzea baimendu dituztenak– «Diru-laguntzak eta laguntzak» izeneko fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea izango da, baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruzko informazioa ematea ere. Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzaren aurrean balia daitezke. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

2.– Deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta ditzan aurkeztutako agiriak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
JARDUERAK, HELBURUAK, GARAPEN-BALDINTZAK ETA HURRENGO IKASTAROETAN JARRAITZEKO AUKERA

Jarduera-mota bakoitzaren arabera, honako hauek dira helburuak, garapen-baldintzak eta hurrengo ikastaroetan jarraitzeko aukera:

1.– Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea:

a) Fabrikazio mekanikoa eta Prozesuen automatizazioa heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

1.– Proposatutako funtzio eta helburuak:

Irakasle-taldea osatzea, Automatizazio eta robotika industrialeko zikloaz gain Fabrikazio mekanikoko bi heziketa-ziklo diseina ditzan. Irakasle horiek horretan jardungo lukete ia esklusiboki.

Aurreko atalean aipatutako hiru heziketa-zikloetan metodologia berriak ezartzeko prozesua diseinatzea eta koordinatzea.

Antolaketa-aldaketak egiteko eta guneak diseinatzeko aholku ematea metodologia berrietan parte hartuko duten ikastetxeei, aurrerago aipatutako hiru prestakuntza-zikloetan emango diren modulu guztietan.

Irakasleei metodologia aktibo eta lankidetzazkoei buruzko prestakuntza ematea.

Gaitasunen araberako ebaluazioari buruzko aholku ematea eta prestakuntza ematea.

Proiektuari datxezkion komunikazio-ekintzak garatzea.

Metodologiarekin lotutako txandakako erregimeneko heziketa dualeko eredu berriak probatzea.

Ikasleen ikaste-prozesuetan enpresak txertatzen ahalegintzea.

Esperientzia horiek guztiak ebaluatzea, eta gainerako ikastetxeetara eta prestakuntza-zikloetara transferitu ahal zaien ereduaren proposamen bat lantzea.

Aurrerapen teknologikoen gaineko ezagutza transferitzea lanbide heziketa ematen duten gainerako ikastetxeei.

2.– Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, eskola-ordurik ez duen pertsona batek jardun behar du jarduera honetan, asteko bost lanegunetan.

Gainera, ikastetxeak aukeratu ahal izango du lanaldi osoko bi pertsona gehiago liberatzea ala lanaldi erdiko lau pertsona liberatzea. Kasu guztietan, ikasturteko astearteetan, pertsona horiek ez dute eskola-ordurik izango.

3.– Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Bai, 2014-2015 ikasturtearen ondorengo ikasturte batean edo bitan, 8. artikuluaren arabera.

b) Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta ura, edo Instalazioa eta mantenimendua heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

1.– Proposatutako funtzio eta helburuak:

Irakasle-talde bat osatzea, hiru heziketa-ziklo diseina ditzan ia modu esklusiboan. Hiru heziketa-ziklo horietako bik aipatutako lanbide-familietakoak izan behar dute.

Aurreko atalean aipatutako hiru heziketa-zikloetan metodologia berriak ezartzeko prozesua diseinatzea eta koordinatzea.

Antolaketa-aldaketak egiteko eta guneak diseinatzeko aholku ematea metodologia berrietan parte hartuko duten ikastetxeei, aurrerago aipatutako hiru prestakuntza-zikloetan emango diren modulu guztietan.

Irakasleei metodologia aktibo eta lankidetzazkoei buruzko prestakuntza ematea.

Gaitasunen araberako ebaluazioari buruzko aholku ematea eta prestakuntza ematea.

Proiektuari datxezkion komunikazio-ekintzak garatzea.

Metodologiarekin lotutako txandakako erregimeneko heziketa dualeko eredu berriak probatzea.

Ikasleen ikaste-prozesuetan enpresak txertatzen ahalegintzea.

Esperientzia horiek guztiak ebaluatzea, eta gainerako ikastetxeetara eta prestakuntza-zikloetara transferitu ahal zaien ereduaren proposamen bat lantzea.

Aurrerapen teknologikoen gaineko ezagutza transferitzea lanbide heziketa ematen duten gainerako ikastetxeei.

2.– Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, eskola-ordurik ez duen pertsona batek jardun behar du jarduera honetan, asteko bost lanegunetan.

Gainera, ikastetxeak aukeratu ahal izango du lanaldi osoko pertsona bat eta lanaldi erdiko pertsona bat liberatzea ala lanaldi erdiko hiru pertsona liberatzea. Kasu guztietan, ikasturteko astearteetan, pertsona horiek ez dute eskola-ordurik izango.

3.– Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Bai, 2014-2015 ikasturtearen ondorengo ikasturte batean edo bitan, 8. artikuluaren arabera.

c) Ikaskuntza-agertoki berriak garatzea eta ezartzea, aurreko urteetan 3. artikuluko 1.c) idatzi-zatian aipatzen diren heziketa-zikloetan burututako berrikuntza-proiektuen jarraipen gisa.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Dagokion heziketa-zikloan metodologia-aldaketak ezartzeko prozesua koordinatzea, PBL, simulazioak, kasuen azterketa eta beste teknika batzuk erabiliz.

Modulu arteko programazioen ezarpena koordinatzea.

Gaitasunen arabera ebaluatzeko tresnen erabilera koordinatzea.

Metodologia-, antolamendu- eta programazio-aldaketak ezartzeko prozesua ikuskatzea eta antolatzea hurrengo ikasturteetarako.

Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako heziketa-programetan sartzeko prozesua koordinatzea, ahal den neurrian.

Ikasleak benetako lantegi baten antzeko giroan trebatzea, eta etengabeko hobekuntzak egiteko eta arazoak in situ konpontzeko teknikak eta tresnak erabiltzea.

Irakasleei laguntzea enpresen produkzio-eraginkortasuna hobetzen laguntzeko lan-tankerak ikasleen artean sustatzen.

Ikastetxearen metodologiaren aldaketa orokorreko plan baten garapena koordinatzea, epe ertaineko ikuspegiarekin.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, lanaldiaren herena liberatuta duen pertsona batek jardun beharko du jardueran. Jarduera garatzeko, ikasturteko astearteak erabiliko dira gutxienez.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Ez.

d) Ikaskuntza-eredu berriak garatzea eta ezartzea, 3. artikuluko 1.d) idatzi-zatian aipatutako heziketa-zikloetan edo lanbide-familietan.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Dagokion heziketa-zikloan metodologia-aldaketak ezartzeko prozesua koordinatzea, PBL, simulazioak, kasuen azterketa eta beste teknika batzuk erabiliz.

Modulu arteko programazioen ezarpena koordinatzea.

Gaitasunen arabera ebaluatzeko tresnen erabilera koordinatzea.

Metodologia-, antolamendu- eta programazio-aldaketak ezartzeko prozesua ikuskatzea eta antolatzea hurrengo ikasturteetarako.

Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako heziketa-programetan sartzeko prozesua koordinatzea, ahal den neurrian.

Ikasleak benetako lantegi baten antzeko giroan trebatzea, eta etengabeko hobekuntzak egiteko eta arazoak in situ konpontzeko teknikak eta tresnak erabiltzea.

Irakasleei laguntzea enpresen produkzio-eraginkortasuna hobetzen laguntzeko lan-tankerak ikasleen artean sustatzen.

Ikastetxearen metodologiaren aldaketa orokorreko plan baten garapena koordinatzea, epe ertaineko ikuspegiarekin.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, lanaldiaren herena liberatuta duen pertsona batek jardun beharko du jardueran. Jarduera garatzeko, ikasturteko astearteak erabiliko dira gutxienez.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Bai, 2014-2015 ikasturtearen ondorengo ikasturte batean edo bitan, 8. artikuluaren arabera.

e) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa diseinatzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Ikastetxeek berrikuntza-esparruko ekintza-plan bat diseinatzea, enpresa txikiei beren produktuak hobetzen laguntzeko.

Jarduera-protokoloak diseinatzea, enpresa txikiei erraztasunak emateko, funtsezko jarduera-prozesuak etengabe hobetu ditzaten.

ETE-etan berrikuntza bultzatzeko moduak sustatzea, haietan fabrikazio-prozesu edo -teknologia berriak ezartzen lagunduz.

Ikaskuntza-proiektuen bideragarritasuna probatzeko eremuak diseinatzea eta sortzea.

Ekintzailetza-bide berriak asmatzea.

Aurrerapen teknologikoen gaineko ezagutza transferitzea gainerako ikastetxeei.

Teknologia horiek egokitzea, eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzea.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, eskola-ordurik ez duen pertsona batek jardun behar du jarduera honetan, asteko bost lanegunetan.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Bai, 2014-2015 ikasturtearen ondorengo ikasturte batean edo bitan, 8. artikuluaren arabera.

f) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa garatzea eta ezartzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Enpresa txikiei erraztasunak ematea, funtsezko jarduera-prozesuak etengabe hobetu ditzaten.

ETE-etan berrikuntza sustatzea, fabrikazio-prozesu edo -teknologia berriak ezartzen lagunduz.

Ikaskuntza-proiektuen bideragarritasuna probatzeko eremu bat asmatu eta sortzea.

Ekintzailetza-bide berriak sustatzea.

Aurrerapen teknologikoen gaineko ezagutza transferitzea gainerako ikastetxeei.

Teknologia horiek egokitzea, eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzea.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, lanaldiaren erdia liberatuta duen pertsona batek jardun beharko du jardueran. Jarduera garatzeko, ikasturteko astearteak eta ostegunak erabiliko dira gutxienez.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

● Bai, 2014-2015 ikasturtearen ondorengo ikasturte batean edo bitan, 8. artikuluaren arabera.

2.– Etengabeko hobekuntzarekin eta adimen lehiakorrarekin lotutako jarduerak.

a) Etengabeko hobekuntza diseinatzea eta lanbide-heziketako zentroetan koordinatzea.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Prozesuen kudeaketa hobetzeko laguntza-materialak diseinatzea eta garatzea.

Laguntza-materialak diseinatzea eta garatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren prozesu bidezko kudeaketa-sistemak zabaltzeko.

Laguntza-materialak diseinatzea eta garatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren Kudeaketa, Autoebaluazio eta Hobekuntza Eredua (Hobbide-EFQM) zabaltzeko.

Hobekuntza-taldeak gidatzea eta Lanbide Heziketa ematen duten beste ikastetxe batzuekin sarean lan egitea.

Hobekuntza-taldeekin lotutako lankidetza-guneak dinamizatzea.

Ikastetxeetan hobekuntza-prozesuak dinamizatzea.

Etengabeko hobekuntzarako metodo berriak diseinatzeko prozesuetan parte hartzea.

Kudeaketa-jarduera onenak transferitzen laguntzea.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, lanaldiaren erdia liberatuta duen pertsona batek jardun beharko du jardueran. Ikasturtean zehar, pertsona horrek ez du eskola-ordurik izango asteko bi egunetan, gutxienez.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Ez.

b) Kudeaketa aurreratua eta adimen lehiakorra.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Zaintza eta adimen lehiakorreko faktore kritikoak identifikatzen dituen adimen lehiakorreko sistema baten oinarrizko maila ezartzea. Sistema hori Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak garatu behar du.

Adimen lehiakorreko sistema bat diseinatzea, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan ezartzea eta zabaltzea.

Prospektiba eta behaketa landuko dira, Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren ereduaren barruan.

LHko ikastetxe batean «Aldaketa-estrategia» rolaren eskumen-profila zehaztea, alderdi estrategikoan zein alderdi operatiboan, eta Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren Ereduan txertatzea.

Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren Ereduaren on line plataforma diseinatzea.

«Zaintza eta adimen lehiakor» partekatu eta zentralizatuen kontzeptuak garatzea.

Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren Ereduaren proiektuaren komunikazio-plana diseinatzea eta garatzea.

Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren Eredua ikastetxean zabaltzea.

Ikastetxe-sare berri bat sortzen eta garatzen laguntzea.

Ikastetxeko pertsona bat adimen lehiakorreko arduradun izendatzea, Euskadiko LHko Adimen Lehiakorraren Ereduaren garapena zuzendu dezan.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxe bakoitzean, lanaldiaren laurdena liberatuta duen pertsona batek jardun beharko du jardueran. Jarduera garatzeko, ikasturteko ostegunak erabiliko dira gutxienez.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Ez.

3.– Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

Lanbide-heziketako zentroetan ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera koordinatzea.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Ikastetxearen inguruko enpresa txikiei laguntzea, funtsezko jarduera-prozesuak etengabe hobetu ditzaten.

ETE-etan berrikuntza bultzatzen saiatzea, haietan fabrikazio-prozesu berriak ezartzen lagunduz.

Ekintzailetza-proiektuen bideragarritasuna sustatzen saiatzea.

Aurrerapen teknologikoen gaineko ezagutza transferitzea gainerako ikastetxeei.

Teknologia horiek egokitzea, eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzea.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiek diru-laguntza jasoko dute, irizpideen arabera, baina ikastetxe bakoitzak 21.000 euro-ko diru-laguntza jasoko du gehienez ere.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Ez.

4.– Ziklo-ondoko lanbide-espezializazioko ikastaro esperimentala garatzea industria-sektorean.

Industria-sektorean –hain zuzen ere, Automozioko fabrikazioaren eta automatizazioaren arloan– lanbide-espezializazioko ikastaro bat ezarri nahi da, 549 ordu baino gehiagoko iraupenekoa. Sektore produktibo horretako enpresek eskatuta, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak garatu du ikastaroa, sektoreko enpresen laguntzarekin, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatu du.

1) Proposatutako funtzio eta helburuak:

Enpresa bateko langileen kualifikazioren hobekuntza eskaintzea.

Garapen-politika bat bultzatzea.

Edukiak praktikara orientatzea nagusiki, industria-sektoreko enpresetan erantzukizuneko postuekin lotutako arazoak kontuan hartuta.

Fabrikazioarekin eta instalazioen mantentze-lanekin lotutako prozesuak kudeatzea, ikuskatzea eta haietan eragitea.

Enpresa baten antolaketarekin zein komunikazioarekin lotutako prozesuak eta enpresaren ekonomian eragina duten beste prozesu batzuk kudeatzea eta ezartzea, eragin-lerroaren barruan.

Arloko pertsonak kudeatzea eta haien garapena bideratzea, hurbila den eta enpresaren estrategiarekin, kudeaketarekin eta kalitatearekin bat datorren lidergo-modu batean oinarrituta.

2) Jardueraren garapen-baldintzak.

Ikastetxean, lanaldi osoa liberatuta duten hiru pertsonak jardun beharko dute jardueran, edo lanaldi erdia liberatuta duten sei pertsonak. Ikastetxeak erabaki beharko du.

3) Hurrengo ikasturteetan jarraitzeko aukera:

Ez.

II. ERANSKINA
BERARIAZKO BALDINTZAK, HAUTAKETA-IRIZPIDEAK, DIRU-LAGUNTZA JASOKO DUTEN IKASTETXEEN KOPURURIK HANDIENA ETA DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

1.– Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea:

a) Fabrikazio mekanikoa eta Prozesuen automatizazioa heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat soilik aukeratuko da.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxeak Fabrikazio mekanikoa heziketa-ziklo bat baino gehiago eman behar ditu, bai eta Elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloko Automatizazio eta robotika industriala heziketa-zikloa ere.

Aipatutako horiez gain, beste lanbide-arlo bateko heziketa-zikloren bat ere eman behar du.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean eman diren Fabrikazio mekanikoko heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–, eta ikasturte berean eman den «Mekanizazio-langilea» hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua –itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan eta hasierako lanbide prestakuntza-programetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Aurreko urtean ikastetxea edo pertsona arduraduna «Goi-mailako jardueretako zikloak. Fabrikazio mekanikoko metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 10 puntu.

Aurreko urtean ikastetxea edo pertsona arduraduna «Goi-mailako jardueretako zikloak. Mantentze-lan elektronikoko metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 5 puntu.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 2 puntu.

4) Zenbatekoa:

126.000 euro.

b) Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta ura, edo Instalazioa eta mantentze-lana heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat soilik aukeratuko da.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxeak lanbide-arlo hauetakoren bateko heziketa-ziklo bat baino gehiago eman behar ditu:

Energia eta Ura.

Elektrizitatea-Elektronika.

Fabrikazio mekanikoa:

Instalazioa eta mantenimendua.

Aipatutako horiez gain, beste lanbide-arlo bateko heziketa-zikloren bat ere eman behar du.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean aurrerago aipatutako lanbide-arloetan eman diren heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–, eta ikasturte berean eman den «Instalazio elektrikoetako langilea» hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua –itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan eta hasierako lanbide prestakuntza-programetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Aurreko urtean ikastetxea edo pertsona arduraduna «Goi-mailako jardueretako zikloak. Mantentze-lan elektronikoko metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 10 puntu.

Aurreko urtean ikastetxea edo pertsona arduraduna «Goi-mailako jardueretako zikloak. Fabrikazio mekanikoko metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 5 puntu.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 2 puntu.

4) Zenbatekoa:

105.000 euro.

c) Ikaskuntza-agertoki berriak garatzea eta ezartzea, aurreko urteetan 3. artikuluko 1.c) idatz-zatian aipatzen diren heziketa-zikloetan burututako berrikuntza-proiektuen jarraipen gisa.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat soilik aukeratuko da aipatutako heziketa-ziklo bakoitzean.

Ikastetxe berbera ez da 1.c) jarduera honetan aipatutako heziketa-ziklo batean baino gehiagotan aukeratuko.

2) Betebehar espezifikoak:

Heziketa-ziklo baten diru-laguntza eskatzeko, beharrezkoa da ikastetxeak heziketa-ziklo hori ematea.

Aurreko urteko deialdian ikastetxea edo jarduera ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana, edo aurreko urteetan, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroak (TKNIKA) egiaztatzen badu.

Atal honetan «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak» berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektua Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 26ko Aginduari (abenduaren 5eko EHAAn argitaratua) dagokio. Agindu horren bidez, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deia egin zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak 2013-2014 ikasturtean ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei. Haren ebazpena, 2014ko otsailaren 17koa, martxoaren 4ko EHAAn argitaratu zen.

3) Balorazio-irizpideak.

Heziketa-ziklo bakoitzerako, balorazio independentea egingo da.

Erreferentziazko heziketa-zikloan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak (eskaerako heziketa-ziklo berean)» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 10 puntu.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak (eskaerakoaz bestelako heziketa-ziklo berean)» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 5 puntu.

4) Zenbatekoa:

14.000 euro ikastetxe bakoitzari. Guztira, 112.000 euro.

d) Ikaskuntza-eredu berriak garatzea eta ezartzea, 3. artikuluko 1.d) idatz-zatian aipatutako heziketa-zikloetan.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat baino ez da aukeratuko adierazitako azpiatal bakoitzean, baina, lanbide-arlo hauetan, bi ikastetxe aukeratuko dira heziketa-ziklo bakoitzean: Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta elektronika, eta Instalazioa eta mantenimendua. Kasu honetan, 3. artikuluko 1.d) idatz-zatian 9.–16., 23. eta 24. heziketa-zikloak dira.

2) Betebehar espezifikoak:

Heziketa-ziklo baten diru-laguntza eskatzeko, beharrezkoa da ikastetxeak heziketa-ziklo hori ematea.

Ikastetxe berbera ez da d) azpiatal honetako lanbide-heziketako heziketa-ziklo batean aukeratua izango, baldin eta aurreko c) azpiatalean heziketa-ziklo horretarako aukeratua izan bada.

Atal honetan, ikastetxe bat bost heziketa-ziklotan izan daiteke aukeratua, gehienez ere.

3) Balorazio-irizpideak.

Heziketa-ziklo bakoitzerako, balorazio independentea egingo da.

Erreferentziazko heziketa-zikloan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ikaskuntza-esparruak. ...metodologia berriak (eskaerakoaz bestelako heziketa-ziklo berean)» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 5 puntu.

4) Zenbatekoa:

14.000 euro ikastetxe bakoitzari.

e) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa diseinatzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat soilik aukeratuko da.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxeak hiru lanbide-arlotako baino gehiagotako heziketa-zikloak eman behar ditu.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean eman diren heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–, eta ikasturte berean eman den hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua –itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan eta hasierako lanbide prestakuntza-programetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Aurreko urtean ikastetxea edo proiektuaren ardura zuen pertsona «Ezagutza eraman eta transferitzea lanbide heziketako ikastetxeetatik, enpresa txikien funtsezko prozesuetan berrikuntza eta hobekuntza sustatzeko» arloko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan parte hartzeko aukeratua izan izana: 10 puntu.

Gutxienez bost lanbide-arlotako heziketa-zikloak ematea: 5 puntu.

4) Zenbatekoa:

42.000 euro.

f) Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa garatzea eta ezartzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Hiru ikastetxe aukeratuko dira.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxe bakoitzak hiru lanbide-arlotako baino gehiagotako heziketa-zikloak eman behar ditu.

3) Balorazio-irizpideak.

Aurreko 1.e) azpiatalean aipatutako alderdi berberak baloratuko da, eta balio haztatu berak emango dira.

4) Zenbatekoa:

21.000 euro ikastetxe bakoitzari. Guztira, 63.000 euro.

2.– Etengabeko hobekuntzarekin eta adimen lehiakorrarekin lotutako jarduerak.

a) Etengabeko hobekuntza diseinatzea eta lanbide-heziketako zentroetan koordinatzea.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Bi ikastetxe aukeratuko dira.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxe bakoitzak hiru lanbide-arlotako baino gehiagotako heziketa-zikloak eman behar ditu.

3) Balorazio-irizpideak.

Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziarekin proiektuetan lankidetzan jardun izanaren ziurtagiriak. 5 puntu.

Gainera, hurrengo b) Kudeaketa aurreratua eta adimen lehiakorra atalean adierazietako puntu bakoitza ere baloratuko da.

4) Zenbatekoa:

21.000 euro ikastetxe bakoitzari. Guztira, 42.000 euro.

b) Kudeaketa aurreratua eta adimen lehiakorra.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Bi ikastetxe aukeratuko dira.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxe bakoitzak gutxienez hiru lanbide-arlotako heziketa-zikloak eman behar ditu.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean eman diren heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–, eta ikasturte berean eman den hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua –itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan eta hasierako lanbide prestakuntza-programetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan ( 2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

FQM ereduaren araberako kalitate-ziurtagiria, gutxienez 500 puntukoa: 4 puntu.

Alitatearen kudeaketaren ISO 9001 ziurtagiria: 2 puntu.

Ngurumen-kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiria: 2 puntu.

Aneko osasunaren eta segurtasunaren kudeaketaren OHSAS 18001 ziurtagiria: 3 puntu.

4) Zenbatekoa:

10.500 euro ikastetxe bakoitzari. Guztira, 21.000 euro.

3.– Kultura ekintzailearekin eta enpresak sortzearekin lotutako jarduerak.

Lanbide-heziketako zentroetan ekintzailetza-kultura eta enpresen sorrera dinamizatzea.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiek.

2) Betebehar espezifikoak:

Aurreko hiru ikasturteetan, ikastetxe eskatzaileak Urratsbaten, Ikasenpresaren edo Europako Enpresa Gaztearen (EEG) ekintzailetza-proiekturen batean parte hartu behar izan du.

Horrelako ekintzailetza-proiektuetan Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroaren (TKNIKA) bidez parte hartu ez duten ikastetxeek dagokion ziurtagiria erantsi beharko dute.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean eman diren heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–, eta ikasturte berean eman den hasierako lanbide-prestakuntzako programen kopurua –itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan eta hasierako lanbide prestakuntza-programetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua. 10 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 30 puntuko balio haztatua.

4) Zenbatekoa:

Lortutako balorazioaren araberakoa izango da, baina ez da ikastetxeak eskatutako zenbatekoa baino handiagoa izango, eta gehienez ere, ikastetxe bakoitzak 21.000 euro jaso ditzake.

4.– Ziklo-ondoko lanbide-espezializazioko ikastaro esperimentala garatzea industria-sektorean.

Industria-sektorean –hain zuzen ere, Automozioko fabrikazioaren eta automatizazioaren arloan– lanbide-espezializazioko ikastaro bat ezarri nahi da. Sektore produktibo horretako enpresek eskatuta, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak garatu du ikastaroa, sektoreko enpresen laguntzarekin, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatu du.

1) Diru-laguntza jaso dezaketen ikastetxeak:

Ikastetxe bat soilik aukeratuko da.

2) Betebehar espezifikoak:

Ikastetxeak Elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloko Automatizazioa eta robotika industriala heziketa-zikloa eman behar du.

Orobat, heziketa-zikloren bat ere eman behar du hiru lanbide-arlo hauetako bakoitzetik:

Fabrikazio mekanikoa.

Instalazioa eta mantenimendua.

Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua.

3) Balorazio-irizpideak.

2014-2015 ikasturtean Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua, Fabrikazio mekanikoa eta Elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloetan eman diren heziketa-zikloen kopurua –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin itunduak edo hitzartuak–: 30 puntuko balio haztatua.

Aurreko paragrafoan aipatutako heziketa-zikloetan 2014-2015 ikasturtean matrikulatutako ikasleen kopurua: 20 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Urratsbaten ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

Azken hiru ikasturteetan Ikasenpresaren ekintzailetza-proiektuan parte hartu izana: 5 puntuko balio haztatua.

2013-2014 ikasturtean txandakako erregimeneko heziketa dualean aurkeztutako proiektuen kopurua: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak azken hiru ikasturteetan (2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014) bultzatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartu izana, ikaskuntzako metodologia aktiboei buruzko proiektuak kontuan hartu gabe: 10 puntuko balio haztatua.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ikaskuntzako metodologia aktiboei buruz sustatutako proiektuetan parte hartu izana: 10 puntuko balio haztatua.

Lanerako Lanbide Heziketan parte hartu izana 2013an amaitutako ikastaroetan: 20 puntuko balio haztatua.

Ikastetxeak Fabrikazio mekanikoa lanbide-arloko Mekanizazioa, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa eta Fabrikazio mekanikoko diseinua heziketa-zikloak ematen baditu, 10 puntuko balorazioa izango du. Heziketa-ziklo horietako bi baino ez baditu ematen, 5 puntuko balorazioa izango du.

Ikastetxeak Instalazio eta mantenimendua lanbide-arloko Mekatronika industriala eta Mantentze-lan elektromekanikoa heziketa-zikloak ematen baditu, 10 puntuko balorazioa izango du.

Ikastetxeak Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua lanbide-arloko heziketa-ziklo bat baino gehiago ematen baditu, 5 puntuko balorazioa izango du.

4) Zenbatekoa:

126.000 euro.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala