Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2014ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5516

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Ordizia TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazio berria, Ordiziako udalerrian. Erreferentzia: 24076/AT-D-2010-80.

2011ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendariak baimendu zuen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari Ordizia TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazio berria, Ordiziako udalerrian, eta aldi berean horren Onura Publikoa deklaratu zuen.

Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan jartzen duenez (1997-11-28ko EAO), aipatutako baimena eta Onura Publikoko deklarazioa emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez, eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko beharra dago eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutakoak, eta, erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, honenbestez, ebatzi du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, dei egitea proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei Ordiziako udaletxean, udal horretan baititu eraginpeko ondasunak, ondasunak okupatu aurretiko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziorako aktak egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesdunek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritua eta notarioa ere eraman daitezke.

Aurretiko aktak 2015eko urtarrilaren 29an egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztuko da. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere beteko dira.

Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. izango da.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Donostiako (20006) Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan idazki bidez egoki deritzotena adierazi ahal izango dute aurretiko aktak egiteko eguna arte, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.

Donostia, 2014ko abenduaren 4a.

Gipuzkoako Lurralde ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala