Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5336

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 112/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 112/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Neumaticos Zazpi Alai, S.L.k eskatuta, Milagros Montes Astigarragaren eta Ivan Escamez Arceren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

108/2014 EPAIA

Epailea: Rebeca Huertos Domingo.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Zazpi Alai, S.L.

Abokatua: Carlos Gimeno Martinez-Sapiña.

Prokuradorea: Ana María Conde Redondo.

Alderdi demandatua: Ivan Escamez Arce eta Milagros Montes Astigarraga.

Judizioaren gaia: betebeharrak eta zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Pedro María Arcocha Echevarriaren ordezkaritza prozesalak –«Zazpi Alai, S.L.» merkataritza-sozietatearen administratzaile bakarra– aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Ivan Escamez Arce eta doña Milagros Montes Astigarraga kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki 10.000 euro ordaintzera; zenbateko horrek sortuko du diruaren legezko interesa, bi puntu gehituta, epai honen egunetik zorra erabat ordaindu artekoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Eman bedi epai honen testigantza, eta bidali haren autoetara; gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ivan Escamez Arce eta Milagros Montes Astigarraga demandatuei behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hemezortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala