Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5329

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 27koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (803/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (803/2014 prozedura laburtua) jarri zen 2014ko irailaren 19ko Ebazpenaren aurka eta gora jotzeko errekurtsoan berretsitako 2014ko otsailaren 10eko Akordio beraren aurka. Aipatutako azken Ebazpen horren bidez, 2013ko uztailaren 17ko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Ikuskapen Eskalako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko Epaimahai Kalifikatzailearen 2014ko otsailaren 10eko Akordioaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen. Eta Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan prozeduran ager daitezen, hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal izateko.

Arkauti, 2014ko azaroaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala