Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5328

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2014ko maiatzaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2014ko maiatzaren 28ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren 15.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2014ko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 20a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala