Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2014ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5278

IRAGARKIA, zerbitzuetako administrazio-kontratu hau lizitatzeko: hezkuntza arloan mugikortasun seguruarekiko sentsibilizazioari loturiko ekintzak diseinatu, egin eta kudeatzeko zerbitzua (Espedientea: T-016/15).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-016/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Tokia: esleipendunak enpresaren bulegoetan egingo ditu sentsibilizazioari loturiko ekintzak diseinatu eta kudeatzeko lanak. Ekintzak, berez, programazioak finkatutako guneetan egingo dira; izan ere, espresa esleipendunak eskaintzaren baloraziorako aurkeztutako proiektuaren txostenean azaldu behar du programazio hori; baita Trafiko Zuzendaritzak, kontratua sinatu ostean, EAEn beste sentsibilizazio-ekintza batzuetarako ezarritako guneetan ere. Halaber, lan-taldeak Trafiko Zuzendaritzak deitzen duen bilera batera joan beharko du hiruhilero; zuzendaritzak berak adieraziko ditu tokia eta modua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

– Prezioa: 70 puntu.

– Esleipendunak aurkeztutako sentsibilizazio-ekintza bakoitza gauzatzeko proiektua: 30 puntu, gehienez. Puntuazioaren ponderazioa honako irizpide hauen arabera egingo da:

Trafiko Zuzendaritzak definitutako sentsibilizazio-ekintzak koordinatzeko metodologia: 10 puntu, gehienez.

Bide-kolektibo zehatz bakoitzerako sentsibilizazio-dinamika baten programazioa (helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta ebaluazio-tresnak), eta koherentzia «Mugikortasun segururako hezkuntza. Konpetentzien gida» izeneko argitalpeneko eduki eta ikuspegi teorikoari begira (Herrizaingo Saila): 10 puntu, gehienez.

Sentsibilizazio-ekintzetarako kudeaketa- eta idazkaritza-lanetan erabili behar diren metodologia eta baliabideak, eta kalitatea neurtzeko parametroak eta adierazleak: 10 puntu, gehienez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 344.136,10 euro (284.410 euro + 59.726,10 euro, BEZarenak), bi urtealditan banatuta:

– 2015. urtea: 106.032,30 euro (87.630 euro + 18.402,30 euro, BEZari dagozkionak).

– 2016. urtea: 118.628,40 euro (98.040 euro + 20.588,40 euro, BEZari dagozkionak).

– 2017. urtea: 119.475,40 euro (98.740 euro + 20.735,40 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 8a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: ez da eskatzen.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak:

Finantza-erakunde baten txostena.

– Betekizunak:

Kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontuaren adinako (344.136,10 euro) kaudimena baduela.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Azken hiru urteetan, enpresa lizitatzaileak egin dituen lanik garrantzitsuenen zerrenda, lan horien datak, zenbatekoak eta onuradunak zehaztuta.

Kontratua koordinatzen arituko den pertsonaren curriculum vitae.

Trafiko Zuzendaritzako kamioiak gidatuko dituzten pertsonen curriculum vitae.

Sentsibilizazio-ekintzak egiteko kontratuaren mendeko gutxieneko langileen curriculum vitae.

Sentsibilizazio-ekintzetarako kudeaketa- eta idazkaritza-lana egiteko kontratuaren mendeko gutxieneko langileen curriculum vitae.

– Betekizunak:

Gutxienez lanetariko hiru zuzenean egon behar dira sentsibilizazio-ekintzen koordinazioari, diseinuari, gauzatzeari eta garapenari lotuta, bide-segurtasunaren arloan, guztira, gutxienez, 250.000 euroko zenbatekoan, BEZa barne.

Koordinatzaileak lizentziadunen unibertsitate gradua gutxienez izan behar du. Halaber, egiaztatu beharko du baduela esperientzia kultur kudeaketaren eta berariazko prestakuntzaren arloan, bide-segurtasunean, hain zuzen, azken bi urteetan.

Trafiko Zuzendaritzaren bi kamioiak gidatzeko, gutxienez bi pertsonak C1 mailako gidabaimena izan behar dute.

Sentsibilizazio-saioak dinamizatzeko, gutxienez lau pertsonak lizentziadun edo diplomadun izan behar dute honako edukiei buruzko arloetan: psikologia, pedagogia, hezkuntza-zientziak, psikopedagogia, irakasle-eskola edo antzeko besteren bat; eta gutxieneko 20 orduko esperientzia bat izan behar dute antzeko lanetan, bide-segurtasunaren arloan, azken hiru urteetan. Guztiek EGA titulua izan beharko dute.

Kudeaketa- eta idazkaritza-lanetarako, gutxienez pertsona batek Bigarren Graduko Lanbide Heziketako titulazioa izan beharko du, edo, Idazkaritzan edo Administrazioan, titulu horren baliokidea edo goragokoa izan; halaber, kultur proiektuen administrazioan esperientzia duela egiaztatu beharko du.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 8a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura eman beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik egutegiko hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko urtarrilaren 15a; eta «B» gutun-azala: 2015eko urtarrilaren 23a.

e) Ordua: 12:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala