Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2014ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5274

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 480/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 480/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bebidas Ugalde, S.L.

Abokatua: Egoitz Sorozabal Iturain.

Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Jonatan Castro Venegas eta Oihana Barrasa Alberdi.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-12an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Ruiz de Arbulo prokuradoreak Bebidas Ugalde, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Jonatan Castro Venegas jaunaren eta Oihana Barrasa Alberdi andrearen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki 2.992,81 euro eta zenbateko horrek 2012ko azaroaren 19tik sortutako interesak ordaintzera. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jonatan Castro Venegas eta Oihana Barrasa Alberdi demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko azaroaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala