Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2014ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5272

AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Andoaingo (Gipuzkoa) «Escuela de Cine y Vídeo-Zine eta Bideo Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Andoaingo «Escuela de Cine y Vídeo-Zine eta Bideo Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera handitzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 18ko 1680/2011 Errege Dekretua, Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 16ko BOE); apirilaren 22ko 337/2013 Dekretua, Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioko goi-mailako teknikariaren curriculuma ezartzen duena (uztailaren 23ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 20007692.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Escuela de Cine y Vídeo-Zine eta Bideo Eskola».

Titularra: Escuela de Cine y Vídeo, S.L.

Helbidea: Ama Kandida etorbidea, z/g.

Udalerria: Andoain.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa» goi-mailako heziketa-zikloaren edukiera handitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudia eta soinua

○ «Irudi-laborategia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Irudia argiztatu, hartu eta tratatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala