
235. zk., 2014ko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 6 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5271
AGINDUA, 2014ko azaroaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, honen bidez, Hernaniko Antziola SU-14.8 aldean araubide autonomikoko 53 zuzkidura-bizitokiren esleipen-prozedura hasten da.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Hernaniko Udalaren artean 2008ko azaroaren 5ean sinatutako lankidetza-hitzarmena betetze aldera, Hernaniko Antziola SU-14.8 aldean araubide autonomikoko 53 zuzkidura-bizitoki zuzenean sustatu ditu eta horien titularra da.
Bigarrena.– Sustapen horren espediente zenbakia EB3-1650/10-AA-000 da, eta logela bakarreko 43 zuzkidura-bizitokiz (horietako bi mugikortasun urrituko pertsonentzat moldatuta) eta 2 logelako 10 zuzkidura-bizitokiz osatzen da.
Hirugarrena.– Lankidetza-hitzarmenaren seigarren adierazpenak dio aipatutako zuzkidura-bizitokiak beharrizan berezidun pertsonei zuzentzen zaizkiela.
Laugarrena.– Era berean, bi aldeek adostu dute erdiak Hernanin erroldatutako pertsonei esleitzeko gordeko direla.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio agindu hau ematea, hala xedatzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoak 48. artikuluan, martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak (aurrerantzean 39/2008 Dekretua), hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari buruz.
Bigarrena.– Bi aldeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmena betetze aldera, sustapen honen esleipen-prozeduran lehentasuna izan behar dute etxebizitza-premia berezidun kolektiboren bateko eskatzaileek edo gutxienez ezaugarri hori betetzen duen titular bat duten bizikidetza-unitateek. Kolektibo horiei dagokienez, 2012ko urriaren 15eko Aginduak 2. artikuluan zehaztutakoa hartuko da aintzat (adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak eta adimen-gaixotasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, generoko indarkeriaren biktimak, legez dibortziatuak edo banatuak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak).
Hirugarrena.– Zuzkidura-bizitokien azaleraren eta gela-kopuruaren arabera, eta 2012ko urriaren 15eko Aginduak 27. artikuluan xedatutako moldatze-irizpideak kontuan hartuta, prozedura hori 4 kidera arteko unitate arruntei soilik zuzendu behar zaie.
Adierazitako legezko manuak eta horiekin bat datozen eta oro har erabilgarri direnak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hasiera.
Araubide autonomikoko 53 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedura hasi da, Hernanin, Antziola SU-14.8 aldean.
Bigarrena.– Lagapen-araubidea.
Zuzkidura-bizitokien lagapena aldi baterakoa izango da. Lagapena hilabetekoa izango da, gehienez ere urtebeterako; urtebeteko epe hori, dena den, urtero luzatu ahalko da, lau aldiz, gehienez ere.
Inolaz ere ez da lagapena luzatuko gauzatu zenetik bosgarren urtea igaro ondoren; hala, bada, bost urteren buruan zuzkidura-bizitokia utzi beharko da.
Lagapenak hileroko kuota bat ordaintzeko beharra ekarriko du, 2010eko azaroaren 3ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazten dituenak, 22. eta 23. artikuluetan xedatutako baldintzetan.
1.– Gela bakarreko zuzkidura-bizitokiak:
a) Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 150 euro.
b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 200 euro.
c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 250 euro.
d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 300 euro.
e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 350 euro.
2.– Bi gelako zuzkidura-bizitokiak:
a) Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 180 euro.
b) 15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 240 euro.
c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 300 euro.
d) 25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 360 euro.
e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 420 euro.
Nolanahi ere, kuota horrek ezingo du gainditu esleipen-prozedura honetan aintzat hartutako zerga-ekitaldian bizikidetza-unitateak izandako diru-sarrera haztatuen % 30.
Hirugarrena.– Eskatzaileek bete beharrekoak.
Agindu hau argitaratzen den unean Donostiako eremu funtzionalean (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta eta Usurbil) alokairuko etxebizitzen eskatzaile gisara Etxebiden izena emanda dauden pertsonek soilik parte hartu ahalko dute esleipen-prozesu honetan. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Etxebiden izena emanda dauden titularretako bat, gutxienez, Agindu hau argitaratu den unean Donostiako eremu funtzionaleko udalerriren batean erroldatuta egotea.
b) 3.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak izatea 2013ko errenta-ekitaldiko zergaldian. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktimek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.
c) Etxebizitzarik ez edukitzea jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamen-eskubidean salerosketa-kontratua aurkeztutako egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduak 9. artikuluan ezarritako etxebizitza-gabeziaren eskakizunari dagozkion salbuespenak aplikatuko dira.
d) Bizikidetza-unitatea lau pertsonez osatuta egongo da, gehienez ere.
Laugarrena.– Prozeduran sartzeko epea.
Agindu honetan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritako eskakizunak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek esleipen-prozeduran parte hartzeko interesa badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan 2014ko abenduaren XX eta XX bitartean (biak barne).
Bosgarrena.– Onartutako eta baztertutakoen zerrendak.
Eusko Jaurlaritzako Zuzenean Herritarren Arretarako Zerbitzuaren iragarki-taulan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan erakusgai jarrita argitaratuko dira prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitzen esleipena eta itxaron-zerrendak.
Seigarrena.– Bizitokiak gordetzea.
27 zuzkidura-bizitoki gordeko dira bizikidetza-unitateko titularretako bat Hernanin erroldatutako dagoen kasuetarako:
Logela bateko bizitokiak: 51., 52., 53., 54., 43., 44., 45., 46., 33., 34., 35., 23., 24., 25., 26., 13., 14., 15., 3., 4., 5. eta 9.a. 9. bizitokia gordeta dago halaber, bizikidetza-unitateko kideetako batek mugikortasuna modu egonkorrean murriztua duen kasurako.
Bi logelako bizitokiak: 41., 31., 21., 11. eta 1.a.
Gainerako 26 zuzkidura-bizitokiak bizikidetza-unitateko titularretako bat ere Hernanin erroldatuta ez dagoen kasuetarako gordeko dira.
Logela bateko bizitokiak: 55., 56., 57., 58., 47., 48., 49., 36., 37., 38., 39., 27., 28., 29., 16., 17., 18., 19., 6., 7. eta 8.a. 19. bizitokia gordeta dago halaber , bizikidetza-unitateko kideetako batek izaera egonkorreko mugikortasun murriztua duen kasurako.
Bi logelako bizitokiak: 42., 32., 22., 12. eta 2.a.
Zazpigarrena.– Lehentasunak esleipenetan.
Zuzkidura-bizitokiak esleitzeko unean lehentasuna emango zaie kolektibo hauetako partaideei: adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak eta adimen-gaixotasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, generoko indarkeriaren biktimak, legez dibortziatuak edo banatuak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak.
Zortzigarrena.– Esleipen-prozedura.
1.– Onartutako eskabideak talde hauetan sailkatuko dira:
A) taldea: eskabideko titularretako bat Hernanin erroldatuta dagoenean eta bizikidetza-unitatea kide bat edo biz osatuta dagoenean.
B) taldea: eskabideko titularretako bat ere Hernanin erroldatuta ez dagoenean eta bizikidetza-unitatea kide bat edo biz osatuta dagoenean.
C) taldea: eskabideko titularretako bat Hernanin erroldatuta dagoenean eta bizikidetza-unitatea hiru edo lau kidez osatuta dagoenean.
D) taldea: eskabideko titularretako bat ere Hernanin erroldatuta ez dagoenean eta bizikidetza-unitatea hiru edo lau kidez osatuta dagoenean.
2.– Talde horietako bakoitzean bi azpitalde osatuko dira: lehengo azpitaldea 7. taldean zerrendatutako kolektiboen barruan sartzen den titularren bat duten eskabideek osatuko dute, eta bigarren azpitaldea kolektibo horietan barruan sartzen den titularrik ez duten eskabideek.
3.– Azpitalde bakoitzeko eskabideak beherago zehaztutako baremazio-irizpide horiek aplikatuta lortu duten puntu-kopuruaren arabera ordenatuko dira; berdinketarik badago, berriz, Etxebiden alokairuko etxebizitzen eskatzaile gisara antzinatasun handiena duena jarriko da aurretik.
1) Antzinatasuna Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko alokairuetarako inskripzioan. 5 puntu emango dira alokairu-eskatzaile gisa izena emanda dagoen urte bakoitzeko (40 puntu gehienez eta 5 gutxienez).
2) Bizikidetza-unitateko kide kopurua: 5 puntu emango dira kide bakoitzeko (30 puntu gehienez eta 5 gutxienez).
3) Gehienez 20 puntu emango zaizkie 3.000 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 15 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 10 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitartekoei, eta gutxieneko 5 puntu, 25.001 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.
4) 10 puntu emango zaizkie udalerrian erroldatuta egoteagatik; eta 5 puntu, eremu funtzionaleko udalerriren batean erroldatuta egoteagatik.
5) 10 puntu emango zaizkie etxebizitza-beharrizan berezia duten kolektiboetako partaideei (adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak eta adimen-gaixotasuna dutenak, guraso bakarreko familiak, generoko indarkeriaren biktimak, legez dibortziatuak edo banatuak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, 70 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak); 30 puntu lortu ahalko dituzte, gehienez, ere, kolektibo bat baino gehiagotan sartzen diren pertsonek.
4.– 9. bizitokia A) taldeko lehen azpitaldeko zerrendan murriztutako mugikortasuna duen kideren bat duten bizikidetza-unitateetatik puntu gehien eskuratu duenari esleituko zaio; murriztutako mugikortasuna dutenen artean, lehentasun-hurrenkera hau ezarri da: lehenik, gurpildun aulkia darabilten pertsonak; bigarren, ibiltzeko makilak behar dituztenak, eta, azkenik, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak dituztela zehazteko baremoan 7 puntu ego gehiago dituztenak. Azpitalde horretan eskatzailerik ez badago, bigarren azpitaldeko zerrendan mugikortasun murriztua duen desgaituren batez osatutako bizikidetza-unitateetatik puntu gehien eskuratu duenari esleituko zaio, eta horrelakorik ez badago, era berean jokatuko da B) taldeko lehen eta bigarren azpitaldeekin; azken horietan ere azaldutako baldintzak betetzen dituen eskatzailerik ez badago, A) taldeko itxaron-zerrendaren hurrenkerari jarraiki esleituko da, bizikidetza-unitate horretan murriztutako mugikortasuna duen desgaiturik ez badago ere.
5.– 19. bizitokia B) taldeko lehen azpitaldeko zerrendan murriztutako mugikortasuna duen desgaituren bat duten bizikidetza-unitateetatik puntu gehien eskuratu duenari esleituko zaio; murriztutako mugikortasuna dutenen artean, lehentasun-hurrenkera hau ezarri da: lehenik, gurpildun aulkia darabilten pertsonak; bigarren, ibiltzeko makilak behar dituztenak, eta, azkenik, garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak dituztela zehazteko baremoan 7 puntu edo gehiago dituztenak. Azpitalde horretan eskatzailerik ez badago, bigarren azpitaldeko zerrendan mugikortasun murriztua duen desgaituren batez osatutako bizikidetza-unitateetatik puntu gehien eskuratu duenari gordeko zaio, eta horrelakorik ez badago, era berean jokatuko da A) taldeko lehen eta bigarren azpitaldeekin; azken horietan ere azaldutako baldintzak betetzen dituen eskatzailerik ez badago, B) taldeko itxaron-zerrendaren hurrenkerari jarraiki esleituko da, bizikidetza-unitate horretan murriztutako mugikortasuna duen desgaiturik ez badago ere.
6.– Bizitoki hauek: 51., 52., 53., 54., 43., 44., 45., 46., 33., 34., 35., 23., 24., 25., 26., 13., 14., 15., 3., 4. eta 5.a, A) taldeko lehen azpitaldeko zerrenda ordenatuaren lehen 21 eskatzaileei esleituko zaizkie, hurrenkera horretan; kanpoan geldituko dira, hala badagokio, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatutako etxebizitza esleitu dieten eskatzaileak. Lehen azpitaldea xahutzen bada, bigarren azpitaldeko zerrenda ordenatuaren arabera esleituko dira.
7.– Bizitoki hauek: 55., 56., 57., 58., 47., 48., 49., 36., 37., 38., 39., 27., 28., 29., 16., 17., 18., 6., 7. eta 8.a, B) taldeko lehen azpitaldeko zerrenda ordenatuaren lehen 20 eskatzaileei esleituko zaizkie, hurrenkera horretan; kanpoan geldituko dira, hala badagokio, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatutako etxebizitza esleitu dieten eskatzaileak. Lehen azpitaldea xahutzen bada, bigarren azpitaldeko zerrenda ordenatuaren arabera esleituko dira.
8.– 41., 31., 21., 11. eta 1. bizitokiak C) taldeko lehen azpitaldeko zerrenda ordenatuaren lehen 5 eskatzaileei esleituko zaizkie. Lehen azpitaldea xahutzen bada, bigarren azpitaldeko zerrenda ordenatuaren arabera esleituko dira.
9.– 42., 32., 22., 12. eta 2. bizitokiak D) taldeko lehen azpitaldeko zerrenda ordenatuaren lehen 5 eskatzaileei esleituko zaizkie. Lehen azpitaldea xahutzen bada, bigarren azpitaldeko zerrenda ordenatuaren arabera esleituko dira.
10.– Esleipendun gertatu ez diren eskatzaileak beren taldeei dagozkien itxaron-zerrendetara igaroko dira: zerrendaren buruan bizitokirik esleitu ez zaien lehen azpitaldeko eskatzaileak egongo dira (halakorik badago) eta horien atzetik bigarren azpitaldekoak.
11.– A) taldeko itxaron-zerrendak xahutuz gero, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatuta dauden eta talde horri dagozkion etxebizitzak B) taldeko itxaron-zerrendako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
12.– B) taldeko itxaron-zerrendak xahutuz gero, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatuta dauden eta talde horri dagozkion etxebizitzak A) taldeko itxaron-zerrendako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
13.– C) taldeko itxaron-zerrendak xahutuz gero, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatuta dauden eta talde horri dagozkion etxebizitzak D) taldeko itxaron-zerrendako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
14.– D) taldeko itxaron-zerrendak xahutuz gero, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat moldatuta dauden eta talde horri dagozkion etxebizitzak C) taldeko itxaron-zerrendako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
15.– C) eta D) taldeetako itxaron-zerrendak xahutuz gero, talde horiei dagozkien zuzkidura-bizitokiak A) eta B) taldeetako itxaron-zerrendetako hurrenkeraren arabera esleituko dira, hurrenez hurren, edo bi horietatik xahututa ez dagoen zerrenda aintzat hartuta, bietako bat xahututa badago.
16.– Esleipen-prozedura hau bizitoki guztiak esleitutakoan edo A) eta B) taldeetako itxaron-zerrendak xahututakoan bukatuko da, oraindik esleitzeke dauden logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak gelditzen badira ere.
Bederatzigarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 27a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
RSS