Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5150

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 236/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 236/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzaileak: Axa Seguros, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Echaniz.

Demandatua: Recia Estructuras, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Luis Echániz Aizpuru prokuradoreak, Axa Seguros-en izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, Recia Estructuras, S.L.ren aurka, eta, horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 600 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.

Kostuak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot, emandako ebazpenak osorik baietsi baitu demanda.

Jakinaraz bekie epaia pertsonatu diren alderdiei, eta adierzai epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko ekainaren bederatzian.

Recia Estructuras, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko ekainaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala