Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5149

EDIKTUA, 97/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 97/13 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Abonos y Cereales Gavilan, S.A.

Alderdi demandatua: Ostchem Internacional, GMBH.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hauxe baita:

EPAITZA

Baiesten dut López del Hoyo prokuradoreak, Abonos y Cereales Gavilán S.A.ren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, eta, beraz, auzi-jartzaileari 158.361,60 dolar ordaintzera kondenatzen dut Ostchem Internacional GMBH.

Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2013ko otsailaren 5etik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala