Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5148

AGINDUA, 2014ko azaroaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, Agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordearen osaera aldatzeko dena.

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak 22. artikuluan Agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordea sortu zuen, osasun gaietan eskumena duen sailari atxikia.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko ekainaren 29ko Aginduaren bidez, batzordekide izendatu ziren aginduan bertan zerrendatzen ziren pertsonak. Horren ostean, 2013ko urriaren 14ko eta 2014ko maiatzaren 8ko aginduek partez aldatu zuten osaera hori.

Hala ere, orain berriro aldatu beharra dago batzordearen osaera, eguneratuta gera dadin.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Erakunde Zentralaren ordezkaritzan, Amaia Arrizabalaga Salegi izendatzea, Agiri klinikoak baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordeko kide, Aitziber Ubis Gonzalezen ordez.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 14a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala