Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5147

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko azaroaren 10eko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiko aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenak Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak ezarri zituen; eta horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2014ko abenduaren 2an Giza Baliabideen zuzendariaren 2014ko azaroaren 3ko Ebazpena ezarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez lehentasun handieneko lan-poltsetarako behin betiko zerrenda onartzen da, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko jardunbidean.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierara ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko dute Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala