Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5146

AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakaria. Era berean, artikulu horren f) letrak dioenez, idazkaria lehendakariak hautatuko du, unibertsitate-arloan eskumena duen sailburuordetzako funtzionarioen artean. 7.d) artikuluak dio, bestalde, hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko sailburuak izendatutako kideak kargutik kenduko direla «haiek hautatzea edo izendatzea eragin zuen egoera desagertzen denean».

Egungo idazkaria sailez aldatu denez, bidezkoa da hura kargutik kendu eta beste bat jartzea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargua betetzeko.

Horregatik, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Eugenia Santos Urdiain andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Unibertsitateetako arlo-burua den Miguel Ortega Abad jauna Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkari izendatzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hala izendatuta.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala