Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
5144

IRAGARKIA, Mendi Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2014ko azaroaren 17ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (131. zk.), Mendi Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesdunek Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari bidaliko dizkiote eskaerak eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan xedatutako eraren batean aurkeztuko. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 13a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

ERNESTO TERRAZAS ABASCAL.


Azterketa dokumentala