Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2014ko abenduaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5142

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 17koa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, Nora Arrotegi Pineda andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea xedatzen duena, berak hala eskatuta.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan eta Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 8.j artikuluan xedatutakoarekin bat, lege horiek esleitutako eskumenak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nora Arrotegi Pineda andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea (520010 kodigoa, 182 dotazioa), berak hala eskatuta, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Lanpostutik kentzeak 2014ko azaroaren 24tik aurrera izango ditu ondorio administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean.

Bilbao, 2014ko azaroaren 17a.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

MARÍA PILAR CANEDO ARRILLAGA.


Azterketa dokumentala