Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4879

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Bizkaiko lurralde historikoan Ordunte (ES2130002) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.

Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuaren 2014ko urriaren 23ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Bizkaiko lurralde historikoan Ordunte (ES2130002) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat, ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen eta administrazioen entzunaldi-izapideak egin behar dira; baita jendaurrean jarri ere eremuaren izendapena, honako hauekin batera: lekuen kartografia mugapena, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Bizkaiko lurralde historikoan Ordunte (ES2130002) Batasunaren Intereseko Lekuko (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2014ko abenduaren 15era arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.net/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala