Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
4695

IRAGARKIA, Bizkaiko foru errepideetako soinu kalitatea hobetzeko Ekintza Plana - 2014-2019 aldia jendaurrean erakusteko izapideari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Bizkaiko foru errepideetako soinu kalitatea hobetzeko Ekintza Plana - 2014-2019 aldia jendaurrean jartzen da; horretarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, azken argitalpena egin eta biharamunetik hasitako hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok aukera izan dezan dokumentazioa aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oharrak egiteko.

Horretarako, soinu kalitatea hobetzeko Ekintza Plana Herri Lan eta Garraio Sailaren webean kontsulta daiteke telematikoki; esteka honetan:

http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=8986&Idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=6&codpath_biz=6|4594|8986

Gainera, paperean ere kontsulta daiteke informazio hori, Herri Lan eta Garraio Sailean bertan: Sota-Albia eraikina, Ibáñez de Bilbao kalea, 20; 48009 Bilbao. Alegazioak eta iradokizunak helbide horretan bertan aurkez daitezke, idatziz, eta han jarriko zaie sarrerako erregistro-zenbakia.

Bilbao, 2014ko urriaren 14a.

Herri Lan eta Garraio Saileko foru diputatua,

ITZIAR GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala