Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4690

IRAGARKIA, Honen bidez, 2014-583ko erreferentzia duen espedientean egindako errekerimendua jakinarazteko da. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2014ko urriaren 9ko idazki baten bidez, Rafael Santisteban Raya jaunari eskatu zitzaion berak egindako eskaera izapidetzeko behar den dokumentazioa ekar zezala.

Errekerimendu hori jakinarazi ezin izan denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Halaber, ohar hauek egiten dira:

1.– Interesatua Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia) joan daiteke, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasitako 15 egun balioduneko epean, eta, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurari ekingo zaio, bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2014ko urriaren 24a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala