
209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 4 orri.)
- EPUB (284 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4689
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialarena, erregistroan inskribatu diren enpresen berri eta indargabetu diren inskripzio eta erregistro-erreferentzien berri emateko.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko otsailaren 4ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofizialaren jarduerari buruzko arauak finkatu zituen. Aginduan agindutakoa betetzeko, erregistro horretan 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30ra arte inskribatu diren enpresen zerrenda jakinarazten da, bai eta inskripzioa eta horri dagokion erregistro-erreferentzia indargabetu zaizkien enpresen zerrenda ere.
Dagozkion ondorioetarako argitaratzen da hori.
Vitoria Gasteiz, 2014ko urriaren 16a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea.
RSS