
209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4685
IRAGARKIA, Durangoko eta Intxaurrondoko geltokietan EBA-ren sistemaren eta bere instalazioen mantentze-lanei buruzko lizitazioari publizitatea ematekoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: EBA-ren sistemaren eta bere instalazioen mantentze-lanak, Durangoko eta Intxaurrondoko geltokietan.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.
d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.
e) Luzapenak: bai. Bi (2) luzapen, hamabi (12) hilabetekoak bakoitza, bi aldeek aurretiaz hori adosten badute.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean), ordezko materialen prezioen zerrendaren balorazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), hobekuntza erantzuteko denboretan (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), hobekuntza lanei eta materialei buruzko berme epean (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatearen hobekuntza (balorazioa 0 eta 15 puntu artean) eta materialen stock-a hobetzea (balorazioa 0 eta 15 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrogei mila euro (40.000), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko azaroaren 13a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko azaroaren 19ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2014ko urriaren 24a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.
RSS