Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4674

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 123/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 123/13, adostasunik gabeko dibortzioa

Alderdi demandatzailea: Reina Castro De Sansuste.

Alderdi demandatua: Freddy Felipe Sansuste Quintana.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako errekurtsoan epaia eman da, 2014ko urriaren 1ean. Honela dio epaitzak hitzez hitz:

EPAITZA

Freddy Felipe Sansuste Quintanaren aurka, Reina Castro Sansusteren izenean eta ordez, Pascual prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero; dibortzioa dela-eta, parteek osatzen duten ezkontza deseginik dela deklaratzen dut, halako egoerari doazkion legezko ondorioekin.

Lehenengoa.– XXXXX eta XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza euren ama Reina Castro Sansusteri ematen zaizkio; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute.

Bigarrena.– Adingabeko bakoitzarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 200 eurokoa, zeina Freddy Felipe Sansuste Quintanak ordaindu beharko duen, Reina Castro Sansustek hartarako izendatutako banku-kontuan, hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan; eta urtero eguneratu beharko da KPIk dituen aldaketekin bat etorriaz. Horretaz gain, gerta daitezkeen aparteko gastuen % 50 ordaindu beharko du Freddy Felipe Sansuste Quintanak. Honako hauek joko dira aparteko gastutzat: mediku-gastuak, odontologikoak, oftamologikoak eta Gizarte Segurantzan sartu bako antzekoak, estola-gastuak (barne direla liburuak eta eskola-materiala), ikastetxeko gastuak eta agertzen diren beste antzeko batzuk.

Hirugarrena.– Ez da bisita-erregimenik ezarriko.

Ez da kosturik ezartzen.

Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke (Prozedura Zibilaren Legeko 66.1 artikulua), Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkeran).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpen hau irmoa delarik, igor bekio Erregistro Zibilari ofizioa, zeinari ebazpenaren testigantza erantsiko zaion, ezkontzaren inskripzioan xedapen-zatiaren idaztoharra egin dadin, eta jarduketetan haren ziurtagiria jasoz, sar bedi honako hau Epaien Liburuan.

Eta epai honen bitartez –bera bezalakoei dagokien liburuari batu bekie–, idazkariak autoetan testigantza emanda, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut, eta, bestalde, aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, prozedura honetan emandako epaia Freddy Felipe Sansuste Quintanari jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Getxo (Bizkaia), 2014ko urriaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala